2026-10-03
HomeEkintza SozialaLangabeziak behera egin arren, enplegua eskatzen duten personen kopuruak gora egin du...

Langabeziak behera egin arren, enplegua eskatzen duten personen kopuruak gora egin du azaroan

Enplegu Ministerioak atzo goizean ezagutarazi zituen datuen arabera, Hego Euskal Herrian erregistratu den langabeziak 3.211 pertsonetan egin du behera azaroan, langabetuen kopurua 225.978 lagunetan kokatuz.
Enplegu Ministerioak atzo goizean ezagutarazi zituen datuen arabera, Hego Euskal Herrian erregistratu den langabeziak 3.211 pertsonetan egin du behera azaroan, langabetuen kopurua 225.978 lagunetan kokatuz.

Erregistratua dagoen langabezia urritu izana, gutxi bada ere, aipagarria da, urteko sasoi honetan ohiz kanpoko gertakaria delako. Dena den, hau ez da enplegurako zerbitzu publikoaren estatistiketan aurkitzen dugun datu bitxi bakarra: langabeziaren kopuru ofizialak behera egin duen arren, kontua da enplegua eskatzen duten pertsonen kopurua 1.828 pertsonetan handitu dela aurreko hilabetearekin alderatuz.

Joera paradoxiko hau, batez ere, bi funtsezko arrazoiek azaltzen dute: enplegu hobeagoa bilatzen duten eta lanean ari diren eskatzaileen kopurua handitu delako, eta batik bat, lanean berehala hasteko gertu dauden “erabilgarritasun mugatuko” eskatzaile kopurua handitu delako (honetan sartzen dira ere, atzerrirako enpleguaren, etxean bakarrik lan egin nahi dutenen eta abarren eskatzaileak). Bi taldeok sartu dituzte erregistratu den langabezia kopuruetan.

Bitxia bada ere, “erabilgarritasun mugatuko” eskatzailetzat hartuz sailkatzen den pertsona kopurua 3.855 pertsonetan areagotu zen azken hilabetean. Igoera hau nahiko ezohikoa da, duen larritasunagatik, hilabete bakar batean %25,4ean handitu dela adierazten duelako. Hortaz, ez daiteke bazter azaroan erregistratu den langabeziaren murrizketa, berez, enplegu eskatzaileen estatistika-birsailkapen soila besterik ez izatea.

Dena dela ere, zuhurrena, aurrerantzean ere, honen bilakaera eta la merkatuaren beste aldagarri batzuen bilakaera zaintzea izango da, ez dagoelako inolako arrazoirik pentsatzeko enplegua bere onera bizkor etorriko dela.

PP-ren gobernuak darabilen amarrua begi-bistakoa da, langabezia-zenbatekoa itxuratu nahi duelako azpi-enplegua bultzatuz, hots, enplegu prekarioa, kaskarra eta lanaldi partziala bultzatuz.

Xede horretan, Mariano Rajoyren exekutiboak erabaki du lan erreforma are gehiago estutzea, Bruselasek eskatu erreforma-agenda bete ahal izateko, eta era berean, asegaitza den patronalari atsegin ematen saiatzeko.

Jadanik gobernua lan erreforma berria diseinatzen ari da, zeinak laneko prekarietatearen sendotzea eta lanaldi partzialeko kontratuak hedatzea duen helburu, hots, enplegu txikiak, soldata txikiekin. Halaber, greba-lege berria iragarri du, eta zalantzarik gabe, askatasun sindikaletik bereiz ez daitekeen oinarrizko eskubide honen erabilera askea mugatuko du.

Ez dago zalantzarik sindikatuen eta gizartearen mobilizazioa mehatxu hauen aurka beharrezkoa eta ezinbestekoa gertatuko dela, baina hala ere, ez da behar adinekoa izango. Horretxegatik deitzen dugu lan egitera: indarrak metatu ditzagun eta gobernu zentralak langileriaren aurka prestatzen ari den eraso berriak eragozteko gauza izango den aliantza politiko, sindikal eta sozial zabala sor dezagun.

Gasteizen, 2013ko abenduaren 3an
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...