2026-10-04
HomeZerbitzu PribatuakTrenbideakRenfe eta ADIFeko enpresa batzordeek "Barik" txartelaren ezarpenean zuzendaritzak erakutsitako jarrera salatu...

Renfe eta ADIFeko enpresa batzordeek “Barik” txartelaren ezarpenean zuzendaritzak erakutsitako jarrera salatu dute

Renfe eta ADIFeko enpresa batzordeek  Ancho Metrico deritzon tren sarean "Barik" txartela ezartzeko prozesuaren aurrean bi zuzendaritzak erakusten ari diren interes eza eta antolakuntza kaskarra salatu dute.

RENFE eta ADIFeko ENPRESA BATZORDEEN OHARRA
Renfe-Operadora eta Renfe (Servicio Ancho Métrico) eta ADIF eta ADIF (Red Ancho Métrico)-eko enpresa batzordeek iritzi publikoari orohar, eta Bilbotik Balmaseda eta Karrantzarako tren-bidearen erabiltzaileei bereziki, gure egonezina adierazi nahi diegu administrazioak “BARIK” txartela Ancho Metrico deritzaion tren-bidean (lehengo FEVEN) ezartzeko prozesuaren aurrean erakusten ari diren interes ezaren eta antolakuntza kaskarraren aurrean.

Erabiltzaileei eragozpenak eta kalte ekonomikoak ez eragitearren RENFE-Operadora eta ADIFeko zuzendaritzei eskatzen aritu gara behar diren kudeaketak egin ditzatela “BARIK” sistema ezartzeko Creditransaren iraunaldia amaitu aurretik, ezarpen horrekin bidaiarientzako zerbitzua hobetuz eta Bizkaiko garraio publiko osoan garraio titulu eredu bakar bat ezarriz.

Enpresa Batzordeetako ordezkariok enpresei behin eta berriz sistema ezartzeko instalazioa bizkortzeko eta Creditransaren indarraldia amaitu aurretik prozesua amaitzeko eskatu eta gero, ulertezina zaigu ikustea nola RENFE-Operadora eta ADIFen kasuan egin duten, baina Ancho Métrico (lehengo FEVE) sarean oraindik ez dagoen eginda.

Duela gutxi RENFE-Operadorako (Ancho Métrico zerbitzua) zuzendaritzak adierazi zigun “BARIK” sistema 2014ko martxo hasierarako martxan izango zela Ancho Métrico sarean; era berean, beste garraio publiko batzurekin batera erabiltzeko asmoa zuten erabiltzeei sortuko dizkieten eragozpenen aurrean, “sentitzen zuela” adierazi zigun. Ez gatoz bat jarrera horrekin, eta zuzendaritzari eskatu diogu bilatu dezala formula bat FEVE bestelako garraio publikoekin batera erabili behar duten erabiltzaileei kalteak ez eragiteko.

Bestalde, Bizkaiko Garraio Publikoen kontsortzioko kide diren administrazio publikoei dei egiten diegu beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzatela Enkarterriko eskualdeko biztanleen eta Bizkaiko gainerako lurralde historikoan bizi diren herritarren artea tratu desberdina egon ez dadin eta mantendu dezaten Creditrans txartel bakarra garraiobide guztiak baldintza berdinetan egon arte.

Bizkaia, 2013ko abenduak 3

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...