2025-07-13
HomeLan Osasuna IdazkaritzaOsalanLan istripuen inguruko estatistika ofizialek errealitatearen alderdi bakarra erakusten dute

Lan istripuen inguruko estatistika ofizialek errealitatearen alderdi bakarra erakusten dute

Eskandalua da gaur komunikabide batean Osaleneko zuzendaria Alberto Alonsok esandakoa, 2020 urtea hasi berria eta 6 langile hil direnean Euskal Herrian (5 EAEn eta 1 Nafarroa Beherean).

Bere hitzetan LABek emandako zenbakiek ez dute bat egiten Osalanek eskuartean dituenekin. Noski, estatistika ofizialak errealitatearen alderdi bakarra erakusten digute. Alde batetik, lanean sortzen diren kalte guztiak ez direlako onartzen eta bestetik, alderdi garrantsitsua kanpoan uzten delako, in itinere edo in misio istripuak, nahiz eta hilgarriak izan. 2020ko bi langileren kasuan bezala, estatistika ofizialetik kanpo geratzen dira aipatu lan-istripuak eta trafiko istripu bezala erregistratzen dira (garraiolarien kasuan bezala). Estatistika ofizialetik kanpo geratzen dira ere, kooperatibistak, etxeko langileenak, ezkutuko ekonomian lanean ari direnenak, istripua EAEn izan baina enpresa beste autonomia erkidego batekoa dutenak eta beste estatu batekoak diren langileak. Beraz, esan dezakegu lan heriotzak izebergarren tontorra soilik direla.

Joera kontuan hartu behar dela dio, baina urtez urte lan istripuak gero eta gehiago izatea onartezina da. EAEko datuak kontuan hartuta 2019an %2,8 igo dira istripuak 2018arekiko. 2019an, %55 izan dira bajarik gabeko istripuak, izkutatzen errazenak direnak. Lan istripu arinen azken urteetako joerak erakusten du modu nabarmenean eta etengabe handituz joan direla, arriskuak gutxietsi egiten direlako. Mutualitateek gero eta garrantzia txikiago ematen diete lan istripuen larritasunari, %99 arinak bezala kalifikatzen dituztelako. Larriak mantendu egiten dira eta mutualitateek egiten duten lana dela-eta azpiaitortuta daude. Lanean hildako bakar bat egotea onartezina izan beharko litzateke. 2019an hildako langileak gutxienez 30 izan dira EAEn, kopuruak onartezina jarraitzen du izaten, kontuan hartzen badugu ia guztiak ekidin zitezkeela segurtasun neurriak hartuz.

Argi daukagu lan istripuak ez direla kasualitate kontua. Arazoa estrukturala da. Lan istripu traumatiko, ez traumatiko eta joan etorrikoak ematen dira lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta azpikontratazioaren ondorioz, baita erakundeek lan osasunean ez dutelako kontrol zehatzik.

2019an Osalaneko kanpainak dion bezala “segurtasuna eta osasuna lan duin baten oinarriak dira”. LAB sindikatuan ere argi dugu , bizi eta lan duinak behar ditugu, lanetik onik eta bizirik bueltatzeko. Arazo honekin bukatzeko eredu berri bat bultzatu behar dugu, langileon bizitza eta osasuna lehenetsiko dituena.
Urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin, erantzun sozial masiboa artikulatuko dugu langileen kontrako indarkeria patronalarekin amaitzeko.

Bihar, urtarrilaren 10ean, urtarrilaren 4ean Bilboko El Corte Inglesean hildako langilearen heriotza salatzeko, kontzentrazioa deitu LABen atal sindikalak, 14:45etik 15:45era, Bilboko saltokiaren atarian, Gran Viako 7an.  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak irabazi egin du Bost Machine Tools Company S.L. enpresaren aurka jarritako helegitea

Enpresa horretan 2023ko uztailean istripu larri bat gertatu zen eta, ondorioz, langile gazte bat zendu zen. Enpresa batzordearen lehentasuna langilea hil zenetik etorkizunean egon...
00:01:18

Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek lanuzteak egin dituzte, lan hitzarmen duinaren alde

Patronalaren blokeoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erantzukizun falta salatu dituzte, eta langile publikoekiko ekiparazioa, partzialtasuna amaitzea eta ratioak hobetzea aldarrikatu dute.

Greban dauden SACYReko langileek mobilizazioa burutu zuten atzo, AMVISA aurrean

Gasteizko hustubideak garbitzeaz arduratzen den SACYR AGUAS enpresako langileek mobilizazio bat burutu zuten atzo AMVISAren aurrean. Ia plantila osoa greban dago hitzarmen duin bat...