2026-10-09
HomeNazioartea IdazkaritzaNazioarteko Ekintza EgunaLABeko delegatuek batzarra eta manifestazioa egin dute Munduko Federazio Sindikalak deitutako Nazioarteko...

LABeko delegatuek batzarra eta manifestazioa egin dute Munduko Federazio Sindikalak deitutako Nazioarteko Ekintza Egunean

Gaur, urriak 3, Munduko Federazio Sindikalak (MFS) mobilizatzera deitzen gaitu langileok, pertsona guztiontzat oinarrizko eskubide unibertsalekin erlazionaturiko gaiak eskatuz: elikadura, ura, medizinak, liburuak, etxebizitza etab. MFS-k egindako deialdiari erantzunez, LABeko sektore publikoko delegatuek batzarra egin dute Bilboko Arrupe Etxean. Ondoren, bertatik manifestazioan atera dira ordezkariak Gobernu Ordezkaritzaraino.
Milaka langilek mundu osoan salatuko dugu elikadura, ura, osasungintza, hezkuntza eta etxebizitza sistema kapitalistarentzat ez direla oinarrizko eskubideak, multinazionalei, bankari, kapital handiari eta euren menpe dauden gobernuei etekin handiak eman dizaieketen ondasun komertzialak baino.

Euskal Herrian ere argi dugu aldaketa politikoak justizia sozialarekin elkarlotuta egon behar duela eta horretarako hezkuntza eta osasungintza eraginkor, doaneko eta unibertsalak beharrezko direla, eta baita oinarrizkoak diren etxebizitza eta elikadura bermatuko dituen sektore publiko indartsua ere.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Postako langileak kalera atera dira zerbitzu publikoaren eta beren eskubideen defentsan

Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Honako neurri hauek eskatu dituzte, hemen erabaki nahi dituztelako beren lan-baldintzak: - Posta Zerbitzu Unibertsalaren finantzaketa indartzea kalitatezko...

EAEko udal sektoreko greba eguna arrakastatsua izan da eta langileek argi eta garbi adierazi diote EUDELi negoziazioaren blokeoa ez dutela onartuko

Bizkaiko eta Gipuzkoako zonalde askotan greba jarraipena zabala izaten ari da, hainbat udaleta udal zerbitzu itxi direlarik. LABek eta ELAk argi adierazi nahi diegu Eudeleko mahaia osatzen duten alderdiei Udalhitzen negoziazioaren blokeoa ez dugula onartzen eta aurrera pausuak emateko garaia dela.

LABek Euskal Herrian azaroaren 11rako greba orokorra deitzea proposatuko dio bihar bere Nazio Biltzarrari

Eragile sindikal eta sozialekin deialdi bateratuaren alde egindako lanaren ondorioz eta Espainiako Estatuko Maizterren Konfederazioarekin harremanetan egon eta gero, azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen eta soldata duinen aldeko greba orokorra antolatzeko erabakia proposatuko dio LABek bere Nazio Biltzarrari bihar arratsaldean.