2026-05-05
HomeIndustriaMetalgintzaLABek pozik hartu du espedientea erretiratzeko CAFen erabakia eta enpresa batzordea nahiz...

LABek pozik hartu du espedientea erretiratzeko CAFen erabakia eta enpresa batzordea nahiz langileek zoriondu nahi ditu egindako borrokagatik

LAB sindikatua pozten da, gaur, CAF enpresak EEEa erretiratu duela jakinarazi duelako. Idatzi honen bidez enpresa batzordea eta CAFeko langile guztiak zoriondu nahi ditugu, azken asteotan egin duten borrokarekin, Euskal Herriko langileriarentzat eredugarri izan direlako.

Enpresak, aldebakarreko erabakiz, kosta ahala kosta EEEa ezartzeko zuen asmoak eta horrek eragin duen gatazkak agerian uzten dute lan erreforma zorrotz ezartzeak, arazoak konpondu baino, biderkatu egiten dituela.

Espero dugu egindako borrokak balio izatea aurrerantzean enpresak beste edozein gairen gainetik lehenetsi dezan enpleguaz eta etorkizunaz akordioak lortzeko nahia.

Azken asteotan CAFen bizi izan dugun gatazkak agerian jartzen du Euskal Herrian duen premia mehatxuan eta ezarpenean oinarritzen ez den lan harremanen berezko ereduaz hornitzeko.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

VW Navarran 2027rako kontratazio eta produkzio aurreikuspenen balorazioa

Lehenik eta behin, salatu nahi dugu VW Navarrak Enpresa Batzordeari atzo 2027ko ekoizpen programa posiblea egiteko, goranzko malgutasun neurriak adosteko ustezko beharra jakinarazteko moduak. UGT...

Langabezia datuek ez dute enplegu prekarioaren hazkundea islatzen

Pasa den urteko apirilean baino 3.594 langabetu gutxiago daude Hego Euskal Herrian. Azken hilabetearekiko ere jaitsi egin da langabezia (%3,07) eta 132.708 langabetu daude. Emakumeen artean azken hilabetean zein urtean langabeziak behera egin arren, langabetuen gehiengoa izaten jarraitzen dute, % 59a, hain zuzen ere.

10 egunean 6.500 sinadura bildu ditugu irakasleentzako murgiltze ikastaroak mantentzearen alde

Eusko Jaurlaritzaren Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan elkarretaratzea egin dugu LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok, eta bildutako sinadurak Hezkuntza Sailari helarazi dizkiogu. Era berean, maiatzaren 14rako mobilizazioak iragarri ditugu ikastetxeetan. Bestalde, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde maiatzaren 9rako deitutako manifestazioan parte hartzeko deia ere egin diegu hezkuntzako langileei.