2026-09-21
HomeEkintza SindikalaLABek patronalaren erreformaren aldeko jarrera salatu du

LABek patronalaren erreformaren aldeko jarrera salatu du

LAB sindikatuak Confebask-ek erreformen ondoriorik bortitzenak gaindituko dituen proposamenak egin eta defendatu beharrean, gatazkaren aldeko hautua egin duela salatu du gaur  Bilbon.

Negoziazio kolektiborako eskubidea bermatuko duen eredu propioa helburu zuen akordio interprofesionalerako zabaldutako mahaia hautsi egin zuen patronalak bere apustuarekin, eta geroztik, lan erreformen ondorioak muturreraino eraman nahian dabil. Ez du inolako asmorik azaltzen negoziazio kolektiboa blindatu eta erreforma gaindituko duten neurriak hartzeko. Sektoreko negozaizioen mahaiak blokeatzea erabaki du, negoziazio eredu desegituratu baten alde egin du, negoziazio enpresetara (eurei gehien interesatzen zaien gunera) eramanez. Patronalak konfrontazioaren alde egin duen hautuaren aurrean, mobilizazioaren beharra aldarrikatzen du LABek. Erreformen eraginez sortutako egoera berria da, eta benetan larria izan daiteke, eta CONFEBASKek egoeraren larritasuna baliatu eta elikatu egiten bere apustuarekin.

Sektoreartean eginiko saiakera patronalak hartutako jarrerarekin bertan behera geratu eta gero, borroka hori orain sektore eremura darama LABek, sektorez sektore euskal esparrua defendatzeko eta erreformaren ondorio bortitzak gainditzeko iniziatiba hartuz. EAEn batetik eta Nafarroan bestetik, herrialdeko hitzarmenak (konbenio probintzialak) blindatuko dituen akordio marko sektorialak proposatzen ditu LABek, eta horretan sakontzera doa, gainerako sindikatuekin bere proposamena konpartituz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.