2026-08-23
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaLABek ongietorria ematen dio Gipuzkoako Aldundiko lehen emakume suhiltzaileari

LABek ongietorria ematen dio Gipuzkoako Aldundiko lehen emakume suhiltzaileari

Lehen aldiz, eta gaitasun ikastaroa gainditu eta gero, emakume bat Gipuzkoako Aldundiko suhiltzaileak ordezteko zerrendetan egongo da. Gipuzkoako Foru Aldundiko LABeko atal sindikalak urteak daramatza lanean ikus dadin beharra Aldundiak lan sistematizatu bat has dezan emakumeen eta gizonen berdintasun aukeren alde. 
Horretarako, sindikatuak berdintasuneko plan pilotu bat egin zuen 2004. urtean, eta, hortik aurrera, eta aukera berdintasuna eta sexu arrazoiengatiko diskriminaziorik eza bermatzearren, berdintasun planak aldarrikatu ditugu, eta eskatu dugu erakundearen ordezkariek eta sindikatuen ordezkaritzak osatutako berdintasun batzorde bat sortzea eta desberdintasunak murrizteko ekintza positiboko neurriak hartzea.

Orain arte, Aldundiaren erantzuna paper garestiak baino ez dira izan (berdintasun planak, diagnosiak…) eta prestakuntza pixka bat.

Orobat, Foru Aldundian dauden lanpostu guztietan sartzeko emakumeen aukera berdintasuna bermatze aldera, haien igoera eta sustapena bultzatuz, atal sindikal honek proposatu zuen oposizioen oinarriak genero ikuspuntutik aztertzea, hartara herri erakunde hauek eskaintzen duten edozein lanpostu estaltzeko, diskriminazioa eragiten duten elementuak identifikatzeko eta aukerak proposatzeko.

Suhiltzaileen azken EPEaren oposizio oinarrien negoziazioan (2008), LABek eskatu zuen emakumeentzako plazen kupoa gordetzea (legeak aurreikusten duen aukera baita), hartara bermatzeko izango zela emakumerik bestela erabat gizonduta dagoen kategoria horretan.

Aldundiak, berriro ere, ezetz esan zion gure proposamenari, eta ezezko hark izan zuen ondoriorik, zeren gure eskaera onartu izan balitz, gaur egun 5 emakume suhiltzaile izango genituen karrerako funtzionarioen artean. Hala ere, sindikatu honek ahats eman zien emakume guztiei aurkez zitezen, eta haien ondoan izan ginen prozesu osoan zehar; eta zorionez badirelako emakumeak borroka egiten dutenak baita beraientzat itxita eta ederki itxita dauden barrutietan sartzeko ere, lehen aldiz, eta gaitasun ikastaroa gainditu eta gero, emakume bat Aldundiko suhiltzaileak ordezteko zerrendetan egongo da; aurrerantzean, beraz, suhiltzaile kontratuak hartu ahal izango ditu.

Berriro egiaztatzen dugu berdintasun eskubidea borrokaren bitartez eskuratuko
dugula.

Donostian, 2012ko uztailaren 10ean

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...