2026-10-15
HomeMurrizketakEuskal Herria hondamendira daraman espainiar diktadura ekonomikoa salatzeko mobilizatzera deitu du LABek

Euskal Herria hondamendira daraman espainiar diktadura ekonomikoa salatzeko mobilizatzera deitu du LABek

LAB sindikatuaren lehen presazko balorazioa Rajoyren gobernuak aurkeztutako murrizketa multzo berriaren inguruan.

Espainiako estatuak Europako langabezia tasarik altuena duen testuinguruan, Espainiako gobernuaren buruak lobby finantzieroarekiko otzan, inposizio berriak azaldu dizkigu.

Rajoy gezurtatuz, espainiar bankuaren rekapitalizazio zuzenaren ondorioek, biztanleriaren gehiengoarentzat eskubide sozial eta laboralen galerak dakartzaten neurriak, eta gehiago ezin duten ekonomia familiarren itotze larria dakarte.

Neurriak ez dira erreforma bat gehiago, baizik eta eskubide sozial eta laboralak deuseztatuko dituen erreforma estrukturala. “Autogobernuaren” eta autonomia estatu ereduaren heriotza egiaztatzen dute. Horregatik, egoera honen konponbideak sakoneko neurriak eskatzen ditu, gure politika publikoak eta gure erabaki ahalmena defendatzeko.

Hori dela eta, LAB sindikatua berriro ere kalera aterako da, gutxiengo enpresarial eta finantziero baten eskutik doan politikaren diktadura ekonomikoari gure arbuioa adierazteko, Euskal Herria hondamendira darama bertako langile klasea bizi baldintza miserablera zigortuz. Beharrezkoa da sustraitik aldatzea politika publikoak eta geure erabakiak hartzea, Euskal Herriaren burujabetza inoiz baino beharrezkoagoa baita.

Euskal Herria, 11 de julio de 2012

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Iberiar penintsulako estaturik gabeko nazioek orain arte nola iraun duten azaldu nahi duen Enigma dokumentala egi bihurtzen lagundu

Euskal Herriak, Galiziak eta Herrialde Katalanek indarrak batu dituzte estaturik gabe nola bizirik iraun duten azaltzeko. Horixe du helburu Enigma proiektuak. Dokumentala finantzaketa kolektibo...

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Ospitaleetan mobilizatu gara Osakidetzari eskatzeko gure aldarrikapenei eta langileen beharrei erantzun diezaiela

Osakidetzak sindikatuei bidalitako akordioaren lehen zirriborroak ez du soldata-hobekuntzarik jasotzen, eta hori Eusko Jaurlaritzak 2027. urterako aurrekontuak ixten dagoen bitartean; azpimarratu behar da arau horrek osasun publikorako partidak zehaztuko dituela. LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok berresten dugu ezinbestekoa dela mobilizazio dinamikarekin jarraitzea.