2026-11-19
HomeLan Osasuna IdazkaritzaApirilak 28LABek mutuen kontratuak erre ditu sinbolikoki Baztan Bidasoan

LABek mutuen kontratuak erre ditu sinbolikoki Baztan Bidasoan


Apirilaren 3an, Berako MUTUAVENIR bulegoaren aurrean LABeko delegatu nahiz afiliatuek mutuen erreformaren kontrakotasuna adieraziz, zenbait mutuen kontratuak erre zituzten.

PPren gobernua prestatzen ari den dekretuaren arabera, erreforma berriak kontingentzia profesionaletatik aparte kontingentzia komunak eta eritasun jarraipena egiteko aukera emanen die Mutuei. Azken finean Enpresarien asoziazioak diren mutua hauen helburua gure osasunarekin negozioa egitea da eta praktikan sendatu baino, ahalik eta azkarrenen langilea lanera itzultzea dute helburu, horretarako presioa eginez langileei.

Hori dela eta LABek erreforma hau gelditzeko eta honek ekarriko duen osasunaren pribatizazioa salatzen du eta alternatibak planteatuko ditu lantegietan. Zein da LABen alternatiba? Kalitatezko osasun zerbitzu publiko eta eraginkor bat, eta horren baitan enpresek kontingentzia komun eta profesionalak Seguritate Sozialarekin kontratatzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eskatzen du BFAko eta GUFEko plantilla handitzea zenbait unitatetan, ez baitago langile kopuru nahikorik

Bizkaiko Foru Aldundiko-GUFEko LABen atal sindikalak proposamen bat aurkeztu zuen joan den astean Batzar Nagusietan, bi erakundeen Lanpostuen Zerrenda (LPZ) handitzeko eskatuz, Bizkaiko aurrekontu-proiektuan bertan 2027an ezartzen diren langile-hazkundearen aurreikuspenetatik harago.

Lan eremuan indarkeria matxistaren aurkako konpromisoak behar direla aldarrikatzera kalera aterako gara azaroaren 25ean

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunaren harira, LABetik mobilizazio bana deitu dugu Gasteizen eta Iruñean.

Salatzen dugu Correoseko bulegoak eta banaketa-unitateak gainezka daudela kontrataziorik egin ez delako

Posta bidezko botoa onartzeko azken eguna bihar izango da, eta LABen atal sindikalak salatu du bulegoak eta banaketa-unitateak gainezka daudela, hauteskunde-kanpainak eragindako jarduera-igoeraren eta kontratazio faltaren ondorioz. Egoera horrek agerian uzten du, beste behin ere, enpresaren aurreikuspen eta plangintza falta.