2026-03-19
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakLABek Legebiltzarrari haurreskoletan arduraz joka dezala eskatzen dio, eztabaida artifizialak alboratuz

LABek Legebiltzarrari haurreskoletan arduraz joka dezala eskatzen dio, eztabaida artifizialak alboratuz

PPk eginiko legez besteko proposamenaren aurka bozkatzeko eskatzen die LABek Talde Parlamentarioei, gaztelania inposatzea bilatzen baitu euskararen kaltetan

Abenduaren 28ko datarekin PPko legebiltzarkidea den Oyarzabal jaunak Haurreskolak Partzuergoan erabili behar diren hizkuntzei buruz legez besteko proposamena aurkeztu zuen Legebiltzarrean. Aurkeztutako proposamenean aipatzen du EAEn bi hizkuntza ofizial daudela eta herritar guztiek horiek ezagutzeko eskubidea dutela. Horregatik, Haurreskolak Partzuergoan matrikulatuta dauden haurren ama-hizkuntza errespetatzea eta aldi berean hizkuntza proiektuan ingelesa txertatzea eskatzen du.

Azkenengo urteetan PPko politikariek horrelako astakeriak entzutera ohituta gaituzte, baina jada ez dute inor engainatzen. Eskatzen dutena ez da haurren hizkuntza aukeratzeko askatasuna, baizik eta gaztelania inposatzea euskararen kaltetan.

Hau gutxi balitz, ingelesa ere 0-3ko hezkuntzan sartzea eskatzen du. Aldez aurretik esan behar dugu jendarte eleanitzaren alde gaudela. Oyarzabalek proposatzen duena, ordea, ez da gure haurrak eleanitzak izatea, baizik eta kontrakoa, ingelesaren aitzakiaz euskararen ezagutza kaltetu eta gutxitu.

Egun 0-3ko hezkuntzan Haurreskolak Partzuergoak, etxeko hizkuntzak diren heinean, haurren ama-hizkuntza desberdinak errespetatzen ditu. Gure zentroetan bestelako lan pedagogikoa egiten dugu, haurren sozializazio prozesuan euskararen ezagutza barneratuz.

Haur hezkuntzako O-3 zikloari benetako aitortza da gakoa, unibertsala, doakoa, euskalduna eta kalitatekoa izan beharko dena. Gauzak horrela, aurrekontuaren handitzea, hedapena zabaltzea edota lan hitzarmenaren negoziazioa da benetako eztabaida. Politikarien betebeharra arazoak konpontzea izan beharko litzateke eta ez arazoak sortzea. Beraz, LAB sindikatuak Legebiltzarrean dauden politikariei Haurreskolak Partzuergoak dituen benetako gabeziak konpontzea eskatu nahi die, eztabaida faltsuak albo batera utzita. Horregatik, LABek Legebiltzarreko Talde Parlamentariei legez besteko proposamenaren aurka bozkatzea eskatzen diegu.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}
 

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.