2026-10-13
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaLABek interes orokorreko portuen gaineko erabaki osoa eskubidea aldarrikatzen du

LABek interes orokorreko portuen gaineko erabaki osoa eskubidea aldarrikatzen du

LAB sindikatuak bere kezka eta salaketa plazaratu nahi du joan den martxoaren 19an PP, PSOE eta UpyD-k Madrileko diputatuen kongresuan ez legezko proposamen baten bidez Euskal Autonomi Erkidegoan kokaturik dauden Pasaia eta Santurtziko interes okorreko portuen trasferitzeko aldeko ez legezko proposamenaren kontra hartutako erabakiarekin.

Uste dugu euskal portuen etorkizuna bermatzeko eta hauen aktibitatea eta eraginkortasuna defendatzeko modurik onena hauek hurbiltasunetik kudeatzean datzala. Hau dela eta exigitzen dugu portuak euskal titulartasun publikoa izan dezaten, haien arteko osagarritasun eta koordinazio bidean pausoak eman ditzaten, gure azpiegitura ekonomikoen eraginkortasun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoa bilatzeko. Gure portuen etorkizuna Euskal Herrian erabaki behar dugu, portu-jarduera gure herriaren garapen industrial eta ekonomikoarekin atxikitua joan behar duelarik.

Halaber pentsatzen dugu gaurko eta biharko portuen lan postuak eta lan baldintza duinak defendatzeko modu onena hauen titulertasun eta kudeaketa, publika eta berezkoa izatean datza Euskal Herritik zuzenduta. Helburu honekin baliabide nahikorik izango dituen lan harremanetarako euskal esparrua eta berezko gizarte segurantza aldarrikatzen dugu langileen eskubideak defendatzeko lan arloan, eta baita ere eskumen osoak eskatzen ditugu plano politikoan gure herriko garapen ekonomiko haien funtzezkoak diren oinarrizko zerbitzu publikoak kudeatzeko, interes orokorreko portuak diren bezala.

Gainera, herri honi eragiten dioten gaiak hemen erabaki behar direla kontuan hartuta, argi eta garbi adierazten dugu Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugunez, hemen hartu behar ditugula herrialde baten garapenean hain funtsezko eta hain estrategikoak diren azpiegitura zein zerbitzu hauei buruzko erabakiak.

Guzti honengatik,EAEko talde politiko guztiei gaur arte afera honetan izan duten inplikazioa areagotzeko eskatzen diegu, herri bezala jardun dezaten eta bila dezatela portuko, zein aireportu eta ferrokarril arloko langileek behar dugun adostasun istituzionalaeuskal portu, aireportu eta trenbide arloko trasferentzia defendatzeko, konpromiso argi eta ezplizitu batekin: interes orokorreko portuak, aireportuak eta trenbideak euskal herrian antolatzeko eta kudeatzeko konpromisoa har ditzatela, Madriletik inposatzen dizkigute oztopoen gainetik. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.

Instalazioen narriadura larriaren eta segurtasun-bermerik ezaren ondorioz Arraizko TMB plantan beste istripu bat izan dela salatzen dugu

LABetik publikoki salatzen dugu Bilbon kokatutako Arraizko tratamendu mekaniko-biologikoko plantan (TMB) izandako gertakaria, enpresa kudeatzaileak ezkutatu egin nahi izan duena.

Greba Orokorraren erregistroa egin dugu gaur

Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin dugun LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU...