2025-12-08
HomeEkintza SindikalaLABek Fagor Etxetresnak enpresarem aferaren inguruan «eredu kooperatibista elkartasun eta partaidetza baloreetara...

LABek Fagor Etxetresnak enpresarem aferaren inguruan «eredu kooperatibista elkartasun eta partaidetza baloreetara bueltatzeko unea» dela deritzo

Fagor Etxetresnak taldeko 326 langileak kaleratzeko aurkeztu zen Enplegua Erregulatzeko Espedientearen negoziaketa epea larunbat honetan, hilak 14, amaitzen da. Negoziaketa honetan, LABek proiektu industrialaren bermea, mantendu beharreko lanpostu kopurua eta sortuko liratekeen lanpostuetako lan baldintzak jarri ditu mahai gainean.

Zentzu horretan, Fagorreko likidazio planean LABek aurkeztutako alegazioa epaileak partzialki onartu izana ongi baloratzen dugu, zeinak saritzen duen subrogaziorik ez balego, lanpostuen bermerako neurriak jartzen dituen balizko eroslea.

Momentu honetan akordio baterako aukera zabalik dagoela uste dugu, enplegua bermatzeko aukera badagoela uste dugu, baina pilota FAGOR markaren jabe den MCCren teilatuan dagoela uste dugu. MCCk erantzukizuna du Fagorren egoeran, eta erantzunkizun hori bere egin behar du, daukan ardura asumituz. FAGOR marka Taldeko beste enpresa baten izenean dutenez, eta likidazioan Fagorreko industria jarduerarekin aurrera egiteko markaren erabilpena esaktuko dutenez erosleek, langile guztien eskubideak defendatzeko eskatzen diogu MCCri.

Balizko akordio batek sendotasuna eta lasaitasuna emango lieke atera daitezkeen proiektuei. Zentzu horretan, uste dugu guztion inplikazioa beharrezkoa dela; Fagor Etxetresnak enpresan ez ezik Grumal eta Basauriko lantokian egon litezkeen aukerak ez ditugu alferrik pasatzen utzi behar, eskualdeetako ekonomia sarean galdu ezin den aberastasuna dagoelako enpresa horietan.

Arantza Tapia Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailburua balizko erosleekin bildu izana ondo ikusten dugu, edozein deslokalizazio saiakera ekiditeko bada, eta proiektu industrialak Euskal Herrian errotzeko bada. Hala ere, ez dugu ulertzen Tapiak langileen enpleguaz publikoki hitzegitea, eta era berean, Fagorreko langileekin ez bildu izana.

Egiten genuen irakurketa zuzena dela uste dugu, MCCk beste edozein multinazionalek bezala ez duela jokatzen agerian uzteko garaia da. Aurrera begiratzeko garaia da, egindako hutsetatik ikasi eta eredu kooperatibista elkartasun eta partaidetza baloreetara bueltatzekoi unea da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...