2026-03-18
HomeUncategorizedLABek erabateko gehiengoa lortu du Xileman eta beste bi enpresetan irabazi du

LABek erabateko gehiengoa lortu du Xileman eta beste bi enpresetan irabazi du

Zentronikoko Gourmetfood enpresako Komitean sartu da, UGTren aldeko putxerazo berria gaindituz. Maiatzaren 31ko datu ofizialek goranzko joera berretsi dute: 832 ordezkarirekin, LABek %13,35 lortu du.

Nafarroako LABek emaitza onak eskuratu ditu, berriro ere, azken astean egindako hauteskunde sindikaletan.

Xileman, gizarte ekintza eremuko enpresan, LABek 9 ordezkarietatik 5 lortu ditu (2 CCOO, 1 UGT, 1 ELA).

Orkoiengo Udaletxean, LABek aukeratzen ziren hiru ordezkariak lortu ditu. Era berean, hauteskundeak irabazi ditu Ultzamako Gizarte Zerbitzuetan (ordezkari 1)

Azkenik, aipatzekoa da Zentronikoko Gourmetfood enpresako Komitean sartzea lortu duela (5etik 1), hori eragozteko enpresak jarritako oztopoak gaindituz. Izan ere, enpresak UGTko zerrenda sustatu, LABen kontrako kanpaina egin eta Sartaguda Ikastolako sukaldeetako bi langileri bozka eskubidea kendu baitzien LAB bozkatuko zutela pentsatzerakoan. Putxerazoaren gainetik, LABek ordezkaritza lortu du.

Maiatzaren 31ko datu ofizialek goranzko joera berretsi dute: 832 ordezkarirekin, LABek %13,35 lortu du. Urtarrilaren 1etik gehien igo den sindikatua da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

https://youtu.be/Z3qMSklmn14 Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Martxoaren 17ko greba...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...