2026-03-21
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaLABek elkartasuna eta sostengua adierazi nahi die Turkiako DISK eta KESK sindikatu...

LABek elkartasuna eta sostengua adierazi nahi die Turkiako DISK eta KESK sindikatu federazioei Ankaran sufritu duten eraso bortitzaren aurrean

LABek elkartasuna eta sostengua adierazi nahi du Turkiako DISK eta KESK sindikatu federazioei, ingienerien eta medikuen kolegioei Ankaran sufritu duten bi bonba erasoen aurrean. Eraso hauek “Pakea, lana eta demokrazia” lelopean beraiek deituriko manifestazioa hastera zihoala izan dira. Eraso hauetan 96 pertsona baino gehiagok bizia galdu eta 186 pertsona baino gehiago zaurituak gertatu dira. 

Kurduen gatazkarekin sentikorrak eta Turkiako gobernua eta PKKren arteko bake prozesuaren beharra sustengatzen duten biztanleri zibila eta ezkerreko sindikalgintza horrela kolpatzen dituen erasoa Estatuaren estolderiatik soilik izan daiteke diseinatua eta gauzatua.

Eraso hauek Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren aurka dagoen biztanleria bildurtzeko estrategiaren sakontzea da. Eraso honen aurrekariak Diyarbakir eta Suruç izan dira non herritar kurdua masakratu eta nazioarteko elkartasuna zigortu nahi izan zituzten.

Turkiako gobernuaren jokaera hipokrita salatu beharra dago. Estatu Islamiarraren aurka borrokatzeko aitzakiaz herri kurduaren erresistentzia kanpamentuak erasotzen baitu Era berean Estatu Islamiarrari batu nahi zaizkion pertsonei muga zabalik eduki zituen eta EI aurka borrokatutako militante kurduei sorospen, laguntza eta sarrera ukatu izan die.

Aipatzekoa da eraso berri hauek hauteskunde kontextuan izan direla. Orain dela gutxi, hauteskunde prozesuaren ondorioz gutxiengo kurdoak Turkiako parlamentuan ordezkaritza lortu du lehengo aldiz. Egoera hau ez da turkiar oligarkiaren gustokoa izan. Kurduen ordezkaritza onartu beharrean gobernu berria osatzeko ezintasuna aitzakiz hauteskunde berriak antolatu dituzte, ordezkaritza kurdorik eduki ez dezaten “lanean” jarduten duten bitartean.

Guzti honegaitik, Turkiako sindikalgintza aurrerakoia osatzen duten DISK metaleko federazioa eta KESK zerbitzu publikoen federazioa, antzeko erakundeak, eta Turkiar eta Kurdu langileriari elkartasun eta sostengua adierazi nahi diegu.

GERRA ZIKINIK EZ!
SINDIKALGINTZARI ERASORIK EZ!
PAKEA, LANA ETA DEMOKRAZIA!

 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...