2026-02-01
HomeZerbitzu PublikoakNafarroako AdministrazioaLABek ekimen sorta aurkeztu du 2012ko 14. paga berreskuratzeko

LABek ekimen sorta aurkeztu du 2012ko 14. paga berreskuratzeko

2102ko 14. ordainsaria berreskuratzeko jorratu beharreko bidea aurkeztu du gaur Nafarroako LAB administrazioko ordezkariek. Ekimenen sorta hauen muina Nafarroako Gobernuaren akordioari helegite kolektibo bat aurkeztea izango da. Lan honetan, mobilizazio soziala bultzatzea eta akordio politiko eta sozialak berebiziko garrantzia hartuko dute.

Azterketa eta gogoeta tarte baten ondoren, 2012ko 14. paga berreskuratzeko estrategia finkatu du LABek, honako hiru ardatz hauetan oinarritzen dena:

1. Helegite kolektiboa
Lehenik eta behin, LABek epaitegietan borrokatuko du paga berreskuratzeko, Tribunal Contencioso-Administrativo delakoan paga ezabatu zuen Nafarroako Gobernuaren akordioaren kontrako helegitea aurkeztuz. Helegite hau aipatutako akordioa argitaratzen den unean sartuko dugu eta orain arte Gobernuak ez du argitaratu.

Sindikatu batzuk erreklamazio eta helegite indibidualak sustatzen ari dira, baina administrazioak baztertuko ditu inongo zalantzarik gabe. Bide honetatik jotzen duten langileak instantzia judizialen aurrean erreklamazioa aurkeztera behartuak egongo dira eta honek erreklamatzaileei sekulako gastuak suposatuko dizkie. Kasu honetan, aipatu langile hauek prozedurarekin aurrera egiteari uko eginez gero, interesen kontrako epai mugiezina ebazten bada nahi ez dugun efektua gerta daiteke, helegiterik aurkeztu ez denez onartutako egintzatzat hartu baitaiteke. Honen aurrean, irtenbiderik sendo eta argiena Akordioa bera errekurritzea eta baliogabetzat jotzea da, honek kaltetutako pertsonal guztiengan eragina izanen duelarik banakako errekurtsorik aurkezteko beharrik gabe.

Honela bada, LAB hainbat sindikaturen oportunismotik aldentzea erabaki du. Sindikatu hauek helegite indibidualak sustatzen ari dira afiliazio kanpaina egiteko.

2. Mobilizazio soziala
Bigarrenik, LABek mobilizazio soziala proposatzen du, pagarena ez baita afera juridiko hutsa, baizik eta UPN-PPk langileen eskubideen kontra eta Nafarroako Parlamentuaren borondatearen kontra hartutako erabaki politikoa. Borroka bere fruituak ematen ari da eta ezinbestekoa da Barcina eta Rajoyren murrizketak gelditzeko. Ildo honetan, UPNren Gobernuaren dimisioa lortzeko presio soziala areagotzea proposatzen du. Izan ere, UPNren Gobernua gehiengo sozialaren aurka ari da, langileen eskubideak mespretxatzen ditu, Nafarroako Parlamentuari entzungor egiten dio eta Madrilen erabakiei men.

3. Akordio politiko eta soziala
Hirugarrenik, 14. paga defendatzeko eta oro har murrizketei aurre egiteko Akordio politiko eta soziala defendatzen du LABek, Nafarroako Parlamentuaren erabakia oinarri hartuta instituzio guztietan garatuko dena. Ildo honetan, LABek paga ordaindu duten udaletxe ugarien jarrera txalotzen du; balizko Gobernu berriak ezabatutako paga berreskuratu beharko lukeela planteatzen dio oposizioari; eta azkenik, Espainiako Gobernuak Parlamentuaren borondatearen kontra edota borondate hori aintzat hartu duten udalen kontra jo nahiko balu, Herri bezala erantzuteko deia egiten du.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...