2026-03-19
HomeHauteskunde SindikalakTPE HauteskundeakLAB sindikatak TPE hauteskundeetako bozken kondaketa sistema salatzeko ekimena burutu du

LAB sindikatak TPE hauteskundeetako bozken kondaketa sistema salatzeko ekimena burutu du

Atzo goizean, LABeko militantek marra gorri bat tindatu zuten Ipar Euskal Herriko hiru mugabidetan (Tarnosen, Arbotin eta Mithikilen)  Ipar Euskal Herri eremuan bozak konda eta ordezkaritza maila kondutan har daitezen exigitzeko.

Dakizuenez, heldu den azaroaren 28tik abenduaren 12 arte TPE-tan (11 langile baino gutxiago enpresak) hauteskundeak iraganen dira Akitania mailan. Emaitzen kondaketa Akitania mailan eginen denez, ezin dugu jakin zenbat langilek bozkatu duten LAB Ipar Euskal Herrian eta ordezkaritza maila ito nahi dute.

Bozken kondaketa IEHko eremu sozio-ekonomikoan egin dadin abiatu desmartxek ez dute egundaino emaitzik ekarri :
• administrazioan, Lan Ministeritzako Direccte erakundeak ezinezkoa dela edierazi digu
• Ipar Euskal Herriko beste sindikatek ez dute interesik atzeman, ez baitira guk deitutako bilkurara azaldu
• Garapen Kontseiluak desmartxa ontzat eman eta kondaketa hemen ere egin dadin galdeketa burutuko du

LAB sindikatak, ekimen honen bitartez, gaurko egoera salatu eta Ipar Euskal Herri eremuan bozak konda eta ordezkaritza maila kondutan har daitezen exigitu nahi dugu.

Beste behin ere, egoera honek frogatzen du Ipar Euskal Herriaren egoera kondutan hartuko duen egitura sozio-ekonomikoak behar ditugula !

Euskal Herrian lan eta bizi, BERTAN ERABAKI !

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.