2026-09-07
HomeZerbitzu PribatuakAnbulantziakKaleratzeak Ambulancias Gipuzkoa enpresan

Kaleratzeak Ambulancias Gipuzkoa enpresan

Ambulancias Gipuzkoa S.Coop. enpresako batzordeak bi langile kaleratu dituztela eta urtea amaitu baino lehen beste hiru kaleratuko dituzten mehatxua jaso dutela salatu dute.

Ambulancias Gipuzkoako Enpresa Batzordearen oharra
Kaleratzeak Ambulancias Gipuzkoa enpresan

«Ambulancias Gipuzkoa S.Coop. enpresan une honetan dagoen egoera salatu nahi du bertako enpresa batzordeak: bi langile kaleratu dituzte, eta urtea amaitu baino lehen beste hiru kaleratzearekin mehatxu egin dute.

Hori gutxi balitz, une honetan Gipuzkoako Hitzarmen Probintzialean jasota dauden soldata igoerak eta lan baldintzen hobekuntzak aplikatzeari uko egiten diote eta hori, Osakidetzarekin urte honetarako adostutako aurrekontuan inolako murrizketarik eman ez denean. Enpresak, komitearekin bildu eta kaleratze traumatiko hauek nola ekidin aztertu beharrean, hau da, alde guztientzako onuragarria izan daitezkeen irtenbideak negoziatu eta akordioa bilatu beharrean, beretzat errazena den bidea hartu du, bost langile kaleratzea, horrek dakartzan kostu ekonomikoekin.

Enpresa hau 54 bazkidek osatutako kooperatiba bat da, eta horiekin batera bazkide ez garen beste hainbat langile aritzen gara bertan, guztira 115 lagun inguru gara. Osakidetzarentzat azpikontratatuta lan egiten duen enpresa da, zerbitzua esleitzerakoan adostutako kopuruen arabera kobratzen du enpresak, aurtengo aurrekontuetan inolako murrizketarik ez du izan, baina soldata diskriminazioa ezartzen ari da bertako langileen artean. Alde batetik bazkide kooperatibistak eta bestetik soldatapeko langileak, horren araberakoa da egiten den bereizketa, eta bazkideek gainerako langileen ia bikoitza kobratzen jarraitu nahi dute, horretarako langileak kaleratu behar badituzte ere.

Donostian, 2012ko azaroaren 8an
Ambulancias Gipuzkoa S.Coop.eko ENPRESA BATZORDEA»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikasturte berrian, zaharrak berri Nafarroako irakaskuntzan

2026/2027 ikasturte berriari ekin diogu eta Nafarroako hezkuntzako langileak gogotsu daude parean ditugun erronka guztiei aurre egiteko. Edonola ere, berriz ikus dezakegu Hezkuntza Departamentuak...

LABek Lizarraldean arreta traumatologikoa bermatzeko exijitzen du

LAB sindikatuak hilabeteak daramatza Lizarrako Osasun Barrutiko Traumatologia Zerbitzuaren egoera monitorizatzen. Bete gabeko guardia-aldiak daude, itxaron-zerrendak handitu dira, hainbat paziente Iruñera bideratu dira eta...

[IRITZIA]: Irakasgaiak Cardiffetik: burujabetza, klasea eta kultura

Jarraian irakur dezakezue Koldo Saenz LABeko Nazioarteko arduradunaren iritzi artikulua. LAB Cardiffen izan berri da, Eskoziako ordezkaritza batekin batera, Galesko UNDEBek antolatutako topaketa batean, azken...