2024-04-18
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaLAB: "Osasun zerbitzuak euskaldunduko badira, eremu ezberdinetan adostasun berriak eraikitzea beharrezkoa da"

LAB: “Osasun zerbitzuak euskaldunduko badira, eremu ezberdinetan adostasun berriak eraikitzea beharrezkoa da”

LABek Osakidetzan euskararen normalizazioren inguruko gogoeta eta aurrera begirako erronkak jendarteratu ditu. Igaro berri den ekainaren 17an aurreko Euskara Planaren (2005-2012) ebaluazio txostena aurkeztu zen eta aurki Euskara Plan berriaren zirriborroa aurkeztuko zaigu. Testuinguru honetan, Osakidetzan euskararen normalizazioak eginiko ibilbidearen irakurketa, Osasun zerbitzuak euskalduntzeko LAB sindikatuak eginiko hausnarketa eta aurrera begira identifikaturiko erronkak aurkeztu ditu.  



1) ORAIN ARTEKO IBILBIDEAREN BALORAZIOA

Azken hamarkada honetan Osakidetzan euskararen normalizazioan urratsak eman badira ere, ez dira nahikoak izan, Osakidetzako azken Euskara Planaren (2005-20012) ebaluazio orokorrak baieztatzen digun bezala. Ebaluazio orokor honek planaren betetze maila neurtzeko asmoa zuen eta jarraian aipatuko ditugu bertan jasotzen diren ondorio nagusiak: Borondate politiko falta, zuzendaritzen lidergo eza eta planaren betetze haundiena marketing kanpainetara mugatzea. Euskara komunikazio hizkuntza bezala sustatzeko ez dira aurrerapausu haundiak eman, ez barne harremanetan ez kanpoko harremanetan.
Europako kontseiluak eta nazio batuen erakundeak berretsi dute Osakidetzan ez dela legea betetzen, eta Euskal Herrian Administrazio guztietan hizkuntz eskubideak urratzen direla.

2) Testuinguru honetan LAB sindikatuarentzat ezinbestekoa da Osakidetzan euskararen normalizazioan urratsak ematea eta OSAKIDETZA EUSKALDUNtzeko OINARRIAK finkatzea. Ez dago kalitateko osasun zerbitzurik euskararik gabe.

Helburua: osasun zerbitzuen, Osakidetzaren, funtzionamendua euskalduntzea (Euskal Herri osorako baliogarria).
– Ez dira nahikoak euskara ezagutzeko bitarteko isolatuak.
– Erabilera normalizatu behar da. Ezagutzara mugatuz, langileak du erantzukizun osoa.
– Langileon hizkuntza eskubideak bermatu: lan eta komunikazio hizkuntza.
– Herritarron hizkuntza eskubideak bermatzea. Zerbitzu publikoen betebeharra.

Kalitatea: euskara gastuen kaxoitik atera eta inbertsioan kokatu behar da (aurrekontua, baliabideak, bitartekoak, errekurtsoak…)

Demokrazia parte hartzailea: Prozesuan inplikaturik dauden subjektu guztien parte hartze aktiboarekin. Horretarako beharrezkoa ikusten dugu Euskara Batzordea osatzea eta bertan, prozesuan inplikaturik dauden subjektu guztien parte hartzea bermatzeko. Horretan zuzendaritzak kokatzen ditugu subjektu aktibo bezala eta erantzunkizun haundikoa, aurreko planaren ebaluazioan beraien lidergo falta eta inplikazio eza azpimarratzen baitzen.

• Kontratazio berrietan, euskararen benetako gaitasuna bermatzea (C1).

• Euskara Plana Osakidetzan euskalduntzeko tresna izatea.
– Euskararen normalizazioa prozesu baten baitan kokatu.
– Prozesu planifikatu, ordenatu, progresiboa. Denborak eta arduradunak zehaztu.
– Baliabideak eta bitartekoak.

Euskararen alde egiten den guztia ongi etorria da eta LABek ekimena babestuko du, baina prozesu baten baitan, plangintza baten bultzatzaile/ akonpainamendu bezala.

Hau guztia aurrera atera ahal izateko borondate politikoa ezinbestekoa da. Egun, Osakidetzako lan zentruetan egitekorik badaukagu. LAB sindikatuak behin baino gehiagotan eskatu du Osakidetzako lan zentruetan, egunerokotasunean, euskararekiko hartutako konpromisoak bermatu behar direla eta jarraian aipatutako adibide hauek egun bizi dugun errealitatea islatzen dute:

• Perfiliaturik dauden plazak ordezkatu behar direnean, ordezkoa kontratatzerakoan ez da hizkuntz eskakizuna kontutan hartzen.
• Urtero Gipuzkoako eskualdean formakuntza astea burutzen da eta euskaraz eskaintzen diren ikastaro kopurua oso eskasa da, aurten bakarra. Ikastaro hauen ekitaldi nagusian, euskararen presentzia agurrera mugatzen da.
• Arabako Lehen Mailako Arretan “Call Center” zerbitzu berria martxan jarri da eta 45 langileetatik erdia baino ere ez du euskara ezagutzen.

Osasun zerbitzuak euskaldunduko badira, adostasun berriak eraiki behar dira eremu ezberdinetan, euskarak kohesiorako elementu izan behar du jendartearentzat.

LAB SINDIKATUAREN ILDOA, AURRERA BEGIRA:
Ahalik eta adostasun zabalena lortzea Osasun Zerbitzuak euskalduntzeko oinarrien baitan. Horretarako, alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozial ezberdinekin bilera erroonda zabala egingo dugu. Bilera errondaren helburua, adostasun berriak eraikitzea izango da, zehazki, Osakidetza euskalduntzeko oinarriak adostea eta konpromisoak eraikitzea.

Negoziazio Kolektiborako eskubidea defendatuko dugu Osakidetzaren aurrean, edukiz beteriko benetako negoziazioa. Aurreko astean ez genuen parte hartu hainbat lan talde bileretan, hala nola, euskararen plan berriaren aurkezpena jorratzen zuen lan taldean, hain zuzen. Gaur, publikoki adierazi nahi dugu, LAB sindikatuarentzat Osakidetzan euskararen normalizazioa lehentasunezkoa gaia dela eta horregatik eskatzen dugu gai hori mahai sektorialean jorratzea, gai honen inguruan edukiak eta adostasunak bilatzea, sindikatuek negoziazio kolektiborako dugun eskubidea errespetuz eta ekidinez orain arte emandako dekretazoak edo “sasi-negoziazioak”.

Euskara Plana osatzeko egingo den eztabaidan aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartzen dugu (eskualdez eskualde, Euskara Batzordeetan…) eta dei berezia egiten diogu langile klase osoari eztabaida prozesuan parte har dezan.

Era berean, salaketa sozialaren bidea ez dugu alboratzen, ezta bide instituzionala ere. Dena den, pausuz pausu joateko hautua egin dugu eta prozesuak berak esango digu hurrengo urratsen norabidea. LAB sindikatuaren helburua, osasun zerbitzuen funtzionamendua eraginkorki euskalduntzea da, egungo eredu neoliberalaren aurrean, alternatiba euskaraz eraikiz.
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Oso positiboki baloratzen ditugu baraualdiko hiru egunak eta gaurko greba eguna, eta seriotasuna eskatzen diogu Gizardatzi

Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko langileok prest gaude egiten dugun lan publikoaren aitortzaren alde borrokatzeko. Orain arte eginiko baraua eta gaurko greba adibide garbiak dira. Bada, Gizardatzi eta Geroani seriotasuna eskatzen diegu.

Ernaik gazte blokea osatuko du Maiatzaren Leheneko Iruñeko manifestazioan

Ernai gazte antolakundeak gazteentzat bizi baldintza duinak aldarrikatuko ditu Maiatzaren Lehenean, eta bat egingo du LABek deitu duen mobilizazio nazionalarekin. 11:00etan Trinitarios plazatik abiatuko den gazte blokean parte hartzera dei egin diete gazteei. Gazteen mobilizazioak Sarasate pasealekuan egingo du bat LABen manifestazioarekin.

Envases Metalurgicos de Álava enpresan bi langile kaleratu dituzte azken 6 hilabeteetan

Pasa den martxoaren 27an egin zuen Laudioko enpresak azken kaleratzea.