2025-12-06
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLAB Osakidetzako Mahai Sektorialetik altxatuko da

LAB Osakidetzako Mahai Sektorialetik altxatuko da

Datorren astelehenerako, martxoaren 21ean, Osakidetzako Mahai Sektorialaren batzarra deituta dago. LAB sindikatuak salatu nahi du Osakidetzako Zuzendaritzak deialdiak egiteko orduan ez dituela gutxienekoak errespetatzen. Ezin dugu onartu deialdia bilera baino hiru egun lehenago jasotzea, gai ordenik gabe eta dokumentazioa ere bidali gabe. 

Argi dago Osakidetzako Zuzendaritzaren helburu bakarra bere irudi publikoa hobetzea baino ez dela, negoziatzeko borondatearen gaineko plantak egiten. Hauteskunde autonomikoen atarian, EAJ alderdiak urte hauetan osasun publikoan burutu dituen murrizketak eta pribatizazioaren aldeko erabakiak ahantzarazi nahi ditu.

Hala ere, LABek negoziazioaren alde egiten jarraitzen du, hori bai, gutxieneko baldintzak eta bermeak ematen badira. Osakidetzak “negoziazio kolektiboa” aipatzen du bere deialdian, baina gaur egun ez dago horrelakorik. Osakidetzak erabakitzen du zertaz negoziatu behar dugun, noraino, noiz eta nola. Hau gutxi balitz, fundamentu gutxiko deialdi hauek langile zein ordezkari sindikalekiko errespetu faltaren adierazle dira. Ez badira gai gai-ordena serio eta adostua lortzeko, zer nolako sasi negoziazio burutuko dugu?

Beraz, asteleheneko batzarrean, LABek negoziatzeko 5 puntuko proposamena helaraziko dio Osakidetzari mahaitik altxatu baino lehen. Puntu horien gaineko benetako negoziazioa exijitzen dugu, adostutako egutegi baten arabera eta gutxieneko baldintzak bermatzen dituen deialdiekin.
Ez da asko eskatzen duguna. Espero dezagun hurrengo deialdirako Osakidetzako Zuzendaritzak gai honek eskatzen duen seriotasunez erantzutea, milaka eta milaka langile eta osasun publikoaren sistemaz ari baikara.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...