2026-10-11
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakLAB: «Makilatuak diren datuak gezurtatu eta dei egiten diegu Gasteizko zein Iruñeako...

LAB: «Makilatuak diren datuak gezurtatu eta dei egiten diegu Gasteizko zein Iruñeako Gobernuei lan osasunaren aldeko politiketan inplikatu daitezen»

Atzo ezagutzera eman ziren EAEko 2013ko lan istripuen datuak. Beste behin ere, botere publikoak atera dira esanez dena ongi doala, heriotz istripuak %13 jaitsi direla, erdiak trafiko istripuak edota ez traumatikoak direla, eta ez bakarrik datu absolutuetan, lan egiten duten mila pertsonako ematen diren heriotz istripuak gutxitu egin direla ere. Hori guztia bide honetik goazenaren seinale omen. Ez dute egia esaten.

Batetik, hizpide duten jaitsiera hori testuinguru ekonomikoaren ondorio delako, alegia, heriotza eragiten zuten istripuak nagusiki arrisku zehatzak dituzten sektoreetan ematen ziren, industria eta eraikuntza kasu, eta bi sektore horietan bereziki galdu da enplegua. Beraz, inzidentzia indizea sektoriala izan beharko luke, bestela, indizea jaisten ari gara, heriotz istripuak gertatzeko arrisku txikiagoa duten sektoreetako pertsonak sartuz. Inzidentzia indizea indikadore historikoa izan da prebentzio arloan, baina egun guztiz mugatua dago, ez baititu bereizten lan egindako orduak, langileen artean ematen den istripu kopurua; esan nahi baita, berdin du langileak egunean ordubete egiten duen ala zortzi, bi kasuetan langile bat bezala kontatzen da, baina argi dago langile horrek nozitzen duen arriskua ez dela bera kasu batean eta bestean. Eta salatu behar dugun beste kasuetako bat da lanaldi partzialeko kontratazioen igoera esponentziala. Hori guztia kontuan hartuta garbi dago aipatu indikadoreak ez duela gaur enpresetako errealitatea adierazten.

Honez gain, aitzakiatzat hartzen dute ia ezbeharren erdia trafiko istripuei lotuak daudela edo ez-traumatikoak direla, hauek enplegu eta lan baldintzekin loturarik, zerikusirik ez bailuten. Horren adierazgarri, Osalan betidanik ukatu izan da istripu ez-traumatikoak ikertzera (enplegu baldintzekin lotura ote duten jakiteko) eta trafiko istripuak (eskuduntzarik ez duela aipatuz). Hau da, beste aitzakia darabil errealitateari ez ekiteko. Trafiko istripua gertatzen denean, bidearen eta ibilgailuaren egoera kontuan hartzeaz gain, beste hamaika alderdi ere izan behar dira kontuan (lan-osasunaren ikuspegitik behintzat), adibidez, irtete eta sartze ordutegia, banaketa lanetan, lan-zama, joan-etorria, presak,…. Adierazle hauek guztiek istripuetan eragiten duten edota zehazten duten arren, ez da neurri bakar bat ere jartzen hau guztia zuzentzeko.

Gogoratu behar dugu gaixotasun profesionalak deklaratzerakoan ere hutsunea dagoela eta administrazio publikoek ez dutela ezer egiten iruzur horrekin amaitzeko. Azken urteetan 100 langile baino gehiago hil dira lanean amiantoarekin kutsatu izanaren ondorioz, prozesu judizial luzeak behar izan dira horiek aitortuak izateko, baina hala ere, bakar bat ere ez da gaixotasun profesionalen estatistiketan agertzen.

Langileen osasun galerak lotura zuzena du lan baldintzekin, arazoa ez da ezagutza tekniko edo mediku ezagutzaren falta. Borondate politikoa da falta dena errealitate honekin amaitzeko.

Horregatik guztiagatik LABtik makilatuak diren datu horiek gezurtatu nahi ditugu. Dei egiten diegu Gasteizko eta Iruñeako Gobernuei lan osasunaren aldeko politiketan inplikatu daitezen. Hori da gure konpromisoa.  

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.

Intersindikalak salatu du Correosen langile falta dagoela eta azaroaren 29ko hauteskunde deialdiaren aurrean langileen profesionaltasuna zalantzan jartzen dela

Intersindikala osatzen dugun erakunde sindikalok (LAB, CIG, ESK, Intersindikal Canaria, ELA eta CNT) oso kezkatuta gaude datorren azaroaren 29rako deitutako hauteskundeen eta Correosek gaur egun pairatzen duen langile faltaren egoeraren aurrean.

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Maria Txibiteri, Nafarroan 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren alde posizionatu eta ekimen politikoa abian jartzeko

CEN patronalak CCOO eta UGTrekin akordio interprofesionala negoziatzeari uko egin ondoren, eta Parlamentuak lege-proposamena hartu ez ondoren, Nafarroako Gobernuari bide politikoa berreskuratzea eskatuko diogu...