2026-11-02
HomeNazioartea IdazkaritzaHarremanakLAB eta SAT sindikatuek elkarren arteko lankidetza indartzeko konpromisoa berretsi dute Andaluzian

LAB eta SAT sindikatuek elkarren arteko lankidetza indartzeko konpromisoa berretsi dute Andaluzian

Bi sindikatuon arteko bilera egin da gaur Sevillan (Andaluzia), modu honetan, orain urtebete SATek (Sindicato Andaluz de Trabajadores) Euskal Herrian zehar egin zuen bisita bueltatuz, oraingoan LABeko ordezkariak Andaluziara joan dira.

Bileran, duela egun batzuk istripu larri baten ondorioz hil berria den LABeko nazioarteko arduradun Igor Urrutikoetxearen oroimena presente egon da. Gure kidea ezaguna zen SATekoen artean, lan handia egin zuelako azken hilabeteetan bi sindikatuen arteko harremanak estutzeko.

Bileran bi sindikatuetako arduradun nagusiak elkartu dira: LABetik Ainhoa Etxaide idazkari nagusia eta Jabi Garnika idazkari nagusi ordea eta SATetik Diego Cañamero idazkari nagusia eta Jose Caballero antolakuntza idazkaria.

Bileran egungo egoera sozioekonomikoa izan dute aztergai. Hauek dira bi sindikatuoi gehien gerturatzen gaituzten gaiak:
– Alternatiba sindikalak indartzeko eta zabaltzeko momentuan gaude; eta lankidetza indartu behar dugu eredu sindikal berdina partekatzen dugunon artean. Gogoetaren oinarrian daude:

  • Andaluziak koiuntura sindikal berezia bizi dute UGTren ustelkeria bistakoa egin denetik.
  • Estatu espainiarrean inboluzio oso bat burutzen ari da eskubide demokratikoei dagokionez. Aurkeztu berri duten Segurtasun Legea eraso zuzena da askatasunaren kontra, erantzun eta borroka sozialaren kontra.
  • Bi sindikatuok azterketa berdina dugu: langabezia eta pobrezia egiturazko arazoak bihurtzen ari dira egiten ari diren politiken ondorioz. Estatuak ez du alternatibarik egoera honentzat eta sortu daitekeen erantzun soziala errepresioaren bidez indargabetu nahi dute. Estatu espainiarraren ohitura da, eskubideak ez dauden lekuan errepresioa ezartzea.

– Andaluziako eta Euskal Herriko langileok dugun irtenbide bakarra gure lurraldeetan aldaketa politiko eta sozialak lortzea da. Madrilgo politiken menpe eta Madrilen hartzen diren erabakiei jarraituz ezinezkoa dugu alternatiba eraikitzea. Hau da konpartitzen dugun borroka, neozentrialismoari eta uniformizazioari aurre egin behar diogu gure herrietan nagusitu daitezkeen alternatibei ateak irekitzeko.

Ekimen bateratuak aztertzeko konpromisoa hartuz amaitu da bilera.
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....