2026-02-03
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLAB espainiar Osasun Ministeritzak iragarritako neurrien kontra azaldu da

LAB espainiar Osasun Ministeritzak iragarritako neurrien kontra azaldu da

Ohar honen bidez LAB sindikatuak Osasun Ministerioak jakinarazitako neurrien aurkako erabateko gaitzespena adierazten du, jendartearentzat zerga berri bat dakarrena.
Ministerioak inposatu nahi dituen neurrien artean honakoak daude:

– Langileek sendagaien kostuaren 40% ordaintzetik 50% ordaintzera pasako dira.

– Pentsiodunak sendagaien %10 ordaintzera derrigortuko dituzte, hilean 8 eta 16 euro bitartean.

– Osasun publikoak eskaintzen dituen zerbitzu karteraren berraztertzea, gaur egun eskaintzen diren hainbat zerbitzu eta tratamendu kentzeko bidea irekiz, berordainketa zerbitzu teknikoetan, ostalaritzan, urgentzia zerbitzuetan, osasun garraioetan, eta abar.

Murrizketa berri hauek, azkenak ez direla izango jakinarazi dutelarik, Madril, Gasteiz eta Iruñeko gobernuek praktikara daramatzatenei gehitzen zaizkie: osasun aurrekontuen gutxitzea (%4,5 EAEn eta %7 Nafarroan azken hiru urteetan), langileen kopurua murriztea, kanpoko kontratazioak, zerbitzuen pribatizazioa, …

Egoera honen aurrean, LAB sindikatuak adierazten du:

1) Berriro ere argi geratzen da bankaren, enpresa handien eta multinazionalen, aseguratzaileen, farmaziako lobbyen,…interesak langile klasearen interesen gainetik daudela. PPren gobernuak, eta berarekin, espainiar kapitalismoak, eskubide sozialak lurperatzea erabaki du, eta horien artean osasunerako eskubidea.

2) Berriro ere langile klase osoa (soldatapekoa, langabetua eta pentsionista) da errenta altuei eta kapitalari onartzen zaien iruzur fiskala konpentsatzera zigortua, soldaten jaitsiera basatia, pentsio izoztuak eta prekarietatea eta pobrezia zabaltzen ari diren ingurunean. Gehiago ordaintzera derrigortzen gaituzte, ekonomikoki zigortuz pertsonarik gaixoenak, osasun arretaren kalitatearen galera handiagoarekin: itxaron zerrenden gehitzea, zerbitzuen murrizketa, ohe eta ebakuntza-gelen itxiera, masifikazioa, urgentzia zerbitzuen ixtea, …

3) PPek, Gasteiz eta Iruñeko gobernuen laguntzarekin, Rafael Bengoa eta Marta Verarenakin, bere neurri zentralizatzaile eta uniformizatzaileekin Euskal Herrian euren eredu pribatizatzaile, enpresarial eta elitista ezarri nahi du. Aurrez aurre, Osasun sistema berezkoa, publikoa, unibertsala, elkartasunezkoa, dohainekoa, enplegu egonkor eta kalitatezkoarekin defendatu eta eraikitzeko beharra daukagu. Gure herriko gehiengo sozialari mobilizaziora dei egiteko arrazoi berria aurkitzen dugu neurri eta murrizketa injustu hauen aurrean eta Euskal Herriarentzako subiranotasuna aldarrikatzera zerbitzuak publikoak bultzatu eta hobetzeko.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...