2026-10-01
HomeLan Osasuna IdazkaritzaApirilak 28LAB: «Botere osoa mutualitateei, koska bat estuago gure osasunaren kontra»

LAB: «Botere osoa mutualitateei, koska bat estuago gure osasunaren kontra»

Aurtengo Apirilaren 28an, Lan Osasun eta Lan segurtasun nazioarteko egunean, langile klasearen lan baldintzak okertu egin direla salatzen jarraitu behar dugu. Honek, administrazio publikoen utzikeriak eta konplizitate ideologikoak, eta enpresetan dagoen benetako prebentzioaren ezak lan istripuak eta laneko gaixotasunak areagotzea ekarri dute; gainera, mutualitateek betetzen duten lanaren ondorioz, istripu eta gaixotasun horien lan jatorria ukatu egiten da sarritan, osasun sistema publikora desbideratuz.

Mutualitateak irabazi asmorik gabeko enpresari elkarteak dira legearen definizioaren arabera, elkarte hauek Segurantza Sozialeko diru publikoaren kudeaketan lagundu egiten dute eta laneko gertakizunetan botere osoa dute. Urteekin, gainera, boterea handitzea lortu dute: gertakizun arruntetan (langile klaseaganako diskriminaziorik gabeko eta gehiegizko kontrola erabiltzen dutelarik) odolkideen gaixotasun larriengatiko prestazioan, autonomoen langabezian…; administrazio publikoenak izan behar zirenak, mutualitateen eskuetan dira.

Baina hau guztia eredu zehatz bati lotuta dago: Interes pribatuaren mesedean publikoa denaren deskapitalizazioa. 90eko hamarkadan hasitako bideak, mutualitateen boterea handiagotzean oinarritua, ondorio larriagoak ekarriko ditu datozen hilabeteetan: martxan diren zirriborro ezberdinek (Mutualitateen Legea eta Aldi-baterako Ezintasunari buruzko Errege Dekretua) enpresari elkarte hauen boterea handituko dute, osasun sistema publikoa eta langileria (Osasunbidea-Osakidetza) ahalmenik gabe utziz. Oraingo egoera ekonomikoan aurreztu beharra edo langileon iruzurra sistema publikoari, horrelako argudio faltsuetan oinarritzen dira publikoa dena deskapitalizatzeko eta negozioa esku pribatuetan uzteko, baita lehentasunezkoa den osasun arloan ere.

Zirriborroetan ikus daitezkeen araudi aldaketak:
• Enpresa eta mutua-arteko hitzarmenen iraupena 3 urtera luzatzea.
• Bajaren jatorria, lanekoa edo arrunta den erabakia, mutualitateak hartzea.
• Mutualitateak emandako altari erreklamazioa sartzeko epea 10 egunetara murriztea.
• Gaixotasunen bataz besteko iraupen optimoa taulatan jaso eta, horren arabera, bajaren iraupena kontrolatzea.
• Zerbitzu publikoek emandako bajaren burokrazia handitzea (mutualitateak emandakoetan ez) jarraipen eta kontrol informeak.
• Zerbitzu publikoetan dauden gure historia klinikoak GSINk ikusi ahal izatea. Eta mutualitateei gero eta informa eta dokumentu kantitate sarbide gehiago.
• Gertakizun arruntetan:
◦ Bajaren lehen egunetik zita emateko aukera dute.
◦ Errekonozimenduak egitera derrigortuak izatea (bestela, GSINk badu osasun alta ematea, eta mutualitateak ere badu bajaren prestazioa kentzea).
◦ Mutualitateak agindutako diagnosirako probak, tratamendu terapeutiko eta erreabilitatzaileak, zerbitzu publikoak ordaintzea.
◦ Mutualitatearen errekonozimendutara ez joateagatiko arrazoiak demostratzeko 10 egun, bestela mutualitateak prestazioa kenduko luke.
◦ Mutualitateak altarako proposamena egitea.

Hau da, aldaketa honek zera dakar:

• Zentralizazioa. Osasun sistema publikoaren eskuduntzak eta honen ikuskatzailetza medikoaren eskuduntzak zentralizatzen eta deskapitalizatzen dituzte.
• Osasun publikoa pribatizatzen da, osasun sistema publikoaren ekitate eta unibertsaltasun irizpideen aurka.
• Sistema sanitarioa zatibitu egiten ari da: bata, sendoa, jardunean dauden langileentzat, kudeaketa pribatizatzen duena; bestea, publikoa, deskapitalizatua, benefizentziatik hurbilago dena.
• Sistema pribatu hori funtsa publikoekin finantzatzea, kotizazioetatik nahiz diagnosia eta tratamenduetako azterketak eta tratamenduak aurreratuz, sistema sanitarioak egin dituen ordainketatik deribatuak.
• Mutualitateen eta enpreseen erabateko ahalduntzea.
• Enpresen mutualitateetako benetako jarduera ez da benetan kontrolatzen.

Behin betikoz, Mutuentzako ahalmen berriek, langile klasearen kontrola areagotzea ekarriko dute, eta argi dago nola egungo ereduak, erreformak bata bestearen atzetik dabilzkiela, sistema publikoaren suntsiketa dakarren: osasunaren eredu pribatua eta ekonomizistarantz garamatzate; eredu honek botere osoa mutualitateei eman die, inolako kontrolik gabe, laneko gaixotasunen erregistroan dagoen iruzurra zigortu gabe. Kudeaketa pribatua publikoa baino hobea delakoaren aitzakian; baina, alta goiztiarrak edo eta gaixo diren pertsonen kaleratzeak dakarren kostu soziala ezkutatuz.

Horregatik guztiagatik (mutualitateen praktika okerrak, bai gertakizun arruntetan bai profesionaletan, bai amatasuna eta edoskitzeko arriskuen aurrean ukazio eta dilatazioa; erreformak eta patronalaren botere hartzea (enpresak eta mutualitateak) eta eredu publikoaren desmantelatzea) eta jakinda gaur egun ez dela existitzen eredu ideal bat, gure ustez publikoa indartu behar dugu pribatuaren aurrean, enpresatan ez dadin kontratatuko mutualitateekin gertakizun arrunten kontrola, laneko gertakizunak GSINekin kontratatu daitezen, eta osasun arreta Osasunbidea-Osakidetzak eman dezaten. Era horretara, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak batzen dituen kotizazioak osasungintzako zerbitzu publikoa kaltetuko luke, hau da, errekurtso gehiago suposatu beharko lukete bai ekonomikoki bai giza baliabideen aldetik, horrela zerbitzuaren kalitatea hobetuz.
Hori horrela, hurrengo apirilaren 28an, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren bulegoetan kontingentzi profesionalen kobertura aldaketaren eskaera (gaur egun mutualitate batean gizarte segurantzari eskaera) erregistratuko du LABek. Horrela osasun zerbitzua Osasunbideak eta Osakidetzak betetzea eskatuko dugu. Langile klasearen osasunaren defentsa eta arlo publiko defentsan ildo bat markatuko dugu, beste eredu baterako biedean lehen pausu bezala: eredu publikoaren defentsan, berdintzailea, unibertsala, bakarra, kalitatezkoa, erabiltzaileen arretarako oinarrizko eskubideen karta garatuko lukeena, Euskal Herrikoa, prebentzioari begirakoa, parte-hartzailea, ikerkuntzaren bultzatzailea. Langile klasearen osasuna berezko eskubidetzat onartua izango duen eredua, faktore ekonomikoen baldintzetatik libre, eta osasun irizpideek soilik gidatua.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langileen aldarrikapenei erantzungo dieten proposamen zehatzak eskatu dizkiogu Osakidetzari

Osakidetzako Zuzendaritzak aurkeztu egin du Mahai Sektorialeko sindikatuei bidalitako proposamena. Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioaren lehen zirriborro bat da eta dokumentuak ez du barneratzen sakoneko gaiei buruzko proposamenik, hala nola ordainsariak, lanaldi murrizketa edo lan kargak.Gai horiek sindikatuon aldarrikapenen artean daude.

Ez dugu onartzen patronalek akordioak ez betetzeagatik langileak kaleratuak izatea

2024ko otsailean Greba Amaierako Akordioa (GAA) sinatu genuen. Hurrengo egunean langileok gure lanpostuetara bueltatu ginen. Baina patronalek ez zuten akordioa bete, fede txarrez negoziatu eta sinatu baitzuten, hau da, sinatutako akordioa beteko ez zutela jakinda. Lehenik eta behin, ez zituzten soldatak eguneratu nahi, gero ez zituzten sortutako atzerapenak ordaindu nahi, eta, ondoren, uko egin zioten ordu bateko eskola ordua murrizteari eta lan pertsonalerako ordu bateko igoera aplikatzeari. Horrenbestez, epaitegietara jotzera behartu gintuzten, sinatutakoa bete zezaten. Hiru aldiz jo behar izan dugu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusira (EAEAN), eta hiruretan epaileek arrazoia eman digute, argi eta garbi utziz KEk (Kristau Eskolak), AICE-IZEAk eta ikastetxeek bete behar zuten akordioa urratzen zutela. Epaiek patronalek erabili dituzten argudioak desmuntatzen dituzte, honako baieztapen hauek jasotzen baitituzte: 1. Akordioak hitzarmen maila duela, sinatzaileek nahitaez bete behar dutela eta 2024ko otsailaren 5etik, hau da, sinatu zen egunetik aurrera, indarrean zegoela. 2. Itundutako soldata eta lan-baldintzak ez daude finantzaketa publikoari lotuta eta ez daude finantzaketa publikoaren menpe. Zehazki, eskola-orduak ordubetez murrizteko neurriak, adostua eta sinatua dagoenak, bi helburu zituen: 1. Langileen lan-karga izugarria murriztea. 2. Matrikulazioen jaitsieragatik ikasgelak galtzearen ondorioz hurrengo ikasturteetarako aurreikusitako inpaktua eta langileen kaleratzeak murriztea. Izan ere, horrela ahalbidetuko litzateke ikasgelaren bat ixten den ikastetxeetan kaleratzeak saihestea. Nola? Bada, eskola-ordu murrizketa aplikatzearen ondorioz egin beharko liratekeen kontratazio berriekin konpentsatuz. Gainera, ikasgelarik ixten ez den ikastetxeetan kontratazio berriak egongo lirateke, eta Birkokapen Akordioaren bidez, beste ikastetxe batzuetatik kaleratutako langileek lehentasuna izango lukete. Horrela egin behar zen, baina KEk eta AICE-IZEAk uko egin diote. Publikoki esaten dute kezkatuta daudela ikasgelak ixteagatik, baina ez da horrela, beren ez-betetzeekin eta fede txarrarekin 160 kaleratze baino gehiago eragin baitituzte. Joan den ikasturtean 100 langile inguru kaleratu zituzten, eta ikasturte honetan 160 baino gehiago. Ikasgela galtzearen ondoriozko kaleratze “objektiboak” salatuko ditugu, bidegabeko kaleratzeak direla argudiatuz; izan ere, kaleratzea ez da ikasgela galtzeagatik gertatu, baizik eta ikasgela galtzeagatik eta sinatutako irakastordu murrizketa ez aplikatzeagatik. Hau da, patronalek Greba Amaierako Akordioa bete ez izanaren ondorio zuzena da 160 langile baino gehiago kaleratzea, baita horiek birkokatzea oso zaila izatea ere. Gaur, irailak 30, arratsaldez, ikasturte berria ospatuko du KEk Gasteizko San Viator Ikastetxean. STEILASek, CCOOk, LABek eta UGTk garbi dugu ez-betetzeekin eta kaleratzeekin ez dugula ezer ospatzeko, eta bai asko aldarrikatzeko. Hori dela eta, arratsaldean ospakizunaren atarian esango diegu, argi eta ozen, sinatutako akordioa bete behar dutela eta negoziazio mahaira hitzarmen proposamen bat eraman behar dutela, atzerapausorik gabekoa eta GAAn sinatutako eskubide guzti-guztiak jasoko dituena. Eskola-orduen murrizketa eta lan pertsonalerako bost orduak jaso beharko ditu. Horrek, neurri handi batean, gelak ixteagatiko kaleratzeak murriztuko lituzke. 2026ko maiatzean, berriro ere, patronalek seriotasun faltaz eta fede txarrez jokatu zuten. Negoziazio mahaian hitzarmen-proposamen bat aurkeztu zuten, arreta zuzeneko orduak murriztea eta lan pertsonalerako bosgarren ordua ezartzea jasotzen zituena. Bost egun geroago erretiratu egin zuten, baina zer gertatuko litzateke sindikatuek proposamena sinatu izan balute? Jarrera hori errespetu falta ikaragarria da sektoreko 9000 langileekiko. Patronal serioak behar ditugu, sinatzen dutena betetzen dutenak. Horrenbestez, beste behin ere honakoa exigitzen diegu KEri, AICE-IZEAri eta ikastetxe guztiei, aplikazioaren azken arduradunak baitira: 1. Sinatutako GAA osorik betetzea, eskola-orduen murrizketa barne, dagokion konpentsazioarekin. 2. Atzerapausorik gabeko hitzarmen-proposamena aurkeztea eta GAAn adostutako guztia jasotzea. Bide batez, sektoreko ikastetxeen %20 inguru ari dira aplikatzen eskola-orduen murrizketa, Elizbarrutiko ikastetxe guztiak barne. Egin daiteke, baina ez dago horretarako borondaterik. STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok patronalen ez-betetzeak salatzen jarraituko dugu, GAAn jasotako eta sinatutako eskubide guztiak bete arte.

Enpresaren kudeaketa negargarriak hartzekodunen konkurtsora kondenatu du Olazabal y Huarte

Gasteizko enpresa historikoak itxierari eta 30 lanpostu suntsitzeari egin behar die aurre. Olazabal y Huarte enpresa txarto kudeatua izan da hainbat urtez. Duela urte batzuk,...