2026-11-26
HomeNazioartea IdazkaritzaHarremanakLABek Argentinako CTA sindikatuaren Biltzar Nagusian parte hartu du

LABek Argentinako CTA sindikatuaren Biltzar Nagusian parte hartu du

LAB Argentinako CTA zentral sindikalaren Biltzar Nagusian gonbidatua izan zen, eta sindikatuaren izenean, Nazio Komiteko kide den Urtzi Ostolozagak parte hartu zuen naziorteko delegatu bezala. Argentinan apirilak 10erako deituta zuten greba orokorrerako deiari sindikatuaren babesa eta elkartasun osoa adierazi zien.

Bidaia aprobetzatuz, Uruguayn ere izan zen Ostolazaga, eta bertan PIT-CNTzentral sindikaleko hainbat sektoretako sindikaturekin elkarrizketak burutu zituen LAB eta PIT-CNT zentralaren arteko hartu emanak sendotuz. PIT-CNTko kideek pasa den abenduan hil zitzaigun Igor Urrrutikoetxea LABeko Nazioarteko Idazkaria izan zuten gogoan, kide zein lagun bezala asko estimatzen bait zuten, eta bere oroigarria ere eraman genien.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Miarritzen Frantses kanoia delakoaren bilkuraren aurkako herri harresian parte hartzera deitzen dugu LABetik

Oturuntza baten aitzakiapean eskuin muturreko ideiak errotzeko xedea duen ekitaldia da larunbatean, hilak 28, Irati aretoan antolatu dutena, eta frantses identitatea goraipatzeko aitzakiarekin bazterkeria eta diskriminazioa zabaltzen dituzte. Euskal Herrian ongietorriak ez direla argi utziko diegu hainbat eragilek elkarlanean deituriko mobilizazioaren bidez.

Profersa lantegiaren etorkizuna langileak aintzat hartu gabe erabaki izana kritikatzen dugu

Itxiera ez da bat-batean gertatutako zerbait; izan ere, ongarriak ekoizteko jarduera industriala duen enpresa hau hirigune batean kokatuta egoteak etengabeko gatazka eragin izan du....

Nafarroako Esku Hartze SozialeanAdministrazio publikoko langileekin ekiparazioa lortzen duen aurreakordioa #LortuDugu

Pribatizatutako Esku Hartzeko sektorean ordezkaritzan gehiengo osoa du LABek, eta gaur, sektoreko aurrekordioa sinatu dugu. Honek jasotzen ditu, besteak beste: langile publikoekin soldaten eta jardunaldien ekiparazioa, aintzinatasunean hobekuntzak, langileak sektorean jasaten dituzten erasoen aurrean babesteko neurriak eta atsedenaldiak ordaintzea.