2026-10-04
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaLAB, berriz ere, Nafarroako mahai sektorialetik altxatu da

LAB, berriz ere, Nafarroako mahai sektorialetik altxatu da

LABek PAI programa deritzona legeztatzeko martxan jarritako dekretua bertan behera uztea eskatzen du eta honekin batera hurrengo ikasturtean programa martxan jarriko den ikastetxeetan ez ezartzea, hala nola, ezarrita daudenetan bertan behera uztea.

PAI programa nolabait legeztatzeko, dekretu berri baten aurkezpena egin ziguten. Gure iritzia eman ondoren eta guk proposatutako aldaketek inolako erantzunik izan ez dutenez, negoziazio mahaia utzi dugu.

Beste behin ere agerian geratu da PAI programa martxan jartzeko ez direla baldintza nahikoak ematen irakasleriaren ingeleseko titulazioari begira. Berez C1 maila eskatzen du Hezkuntza Departamentuak, baina salbuespenak arau bihurtuz, egun hainbat irakasle B2rekin soilik ari dira ingelesez klaseak ematen. Hau gutxi balitz, Dekretu honetan, behin behineko akreditazioak eskaini nahi dira azterketatxo baten bidez.

Inposatutako programa honek irakasleriaren lan-baldintzak zeharo okertzea dakar, besteak beste behar ez den mugikortasuna. Gainera, Madrileko Carlos III. Unibertsitateak egindako ikerketak erakutsi bezala, PAI programak eragin kaltegarriak ditu ikasleen heziketari dagokionez. Hortaz, argi dago zein den UPNren asmoa: irakasleen lan baldintzen kontura, ikasleen heziketa kaltetuz, euskarazko irakaskuntzaren hedapena mugatzea, PAI izeneko esperimentu txar horren bidez.

LABek Dekretu hau bertan behera uztea eskatzen du eta honekin batera hurrengo ikasturtean PAI martxan jarriko den ikastetxeetan ez ezartzea, hala nola, ezarrita daudenetan bertan behera uztea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...