2026-03-18
HomeIndustriaMetalgintzaKalitatezko enpleguaren aldeko pausu garrantzitsua eman da CAFen

Kalitatezko enpleguaren aldeko pausu garrantzitsua eman da CAFen


Lan produktiboen azpikontratazioak eteteko eta tailerreko langileen kontratazioa zabaltzeko eskaera egin zuen enpresa Komiteak. Eskaera honen aurrean Zuzendaritzak emandako erantzun ez nahiko zela iritzita langileek mobilizazioei ekin zieten. Asanbladak erakutsitako tinkotasunari esker Zuzendaritza langileen eskakizunak onartu beharrean aurkitu da.

Zuzendaritzak onartu du 2017ko eta 2018ko errelebo kontratuak 61 urte betetze datatik bertatik aurrera eramatea. Enpresak tailerreko 71 langile eta 15 enplegatu kontratatuko ditu eta aurrejubilatuen ordezko moduan finko izatera pasako dira. Horrez gain, langile ebentual gehiago hartuko dituzte lan kargen zati bati aurre egiteko. Honek Azpikontratazioari galga jartzeko balioko digu. Bestalde azpikontratatutako lan garrantzitsu batzuen errekuperazioa emango da.

Lorpen hauen harira, Enpresa Batzordetik, langile batzarrean onartu ziren kontratazioaren aldeko eta azpikontratazioaren aurkako mobilizazioak ez aktibatzearen erabakia heleraziko diogu Zuzendaritzari. Hemendik aurrera hitzarmenaren plataformako gainontzeko puntuak negoziatzen hasteko epealdia irekiko da eta langileen eskubideak nagusitu daitezen lan egingo dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.