2026-03-19
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaJai giro honetan, langileak Bizkaiko Elikagai Merkataritzako hitzarmen duina exigituz mobilizatuko dira

Jai giro honetan, langileak Bizkaiko Elikagai Merkataritzako hitzarmen duina exigituz mobilizatuko dira

Kontsumora bideratzen gaituzten gabon hauetan, LAB-etik merkataritza sektorearen errealitatea azaleratu nahi dugu. Zehazki elikagai-merkataritzako langileen errealitate eta prekarietate gordina. Sektore feminizatua, esplotatua, jendartean gutxi baloratua eta noski gure lan-baldintzen ezaugarriek ere bigarren mailako langile bilakatzen gaituzte. Hau salatzeko eta Bizkaiko Elikagai Merkataritzako hitzarmen duina exigitzeko kalean izango gara abenduaren 18an eta lanuztea burutuko dugu 23an.

Azken urteotan elikagai merkataritza azalera handiko zentro eta enpresen menpean dago, enpresek mozkin izugarriak dituzte eta Bizkaian non-nahi irekitzen dituzte denda berriak. Hala ere, guzti honek enplegu gutxi sortzen du, zentro berriak lanpostuen amortizazioa edo lan-kontratuen flexibilitatea erabiliz estaltzen baitira.

Merkataritzako beste sektore batzuk baino soldata baxuagoak eta lan-ordu gehiago ditugu eta lan-kontratuen aldi baterakortasuna eta ordutegien malgutasunak langileon prekarietatea handitzen dute. Sektoreko langile asko enpresak inposatzen dien lan-baldintzak onartzera behartuta ikusten dutelarik euren burua.

Guzti hau gutxi balitz, hitzarmen berriaren negoziaketan patronala berriz ere langileen eros-ahalmena murrizteko neurriak aplikatzeko prest dator. Elikadurako patronalak gutxi kobratzen duten langile malguak nahi ditu eta askoren egoera prekario eta lan-beharraz aprobetxatzen dira.

Enplegua behar dugu, baina ez edonolakoa, ezin dugu lanean esplotatuak izan, pobre izaten jarraitu eta hile bukaerara heldu ezinik egoteko, elikadura kontrolatzen duten enpresek dirua zuzendaritzaren mozkinetara bideratzen duten bitartean.

Guzti honegatik, LABetik dei egiten dizuegu sektoreko langile guztiei datozen mozibilizazioetan parte hartzera (sindikatu guztiek deituta):

Abenduaren 18an kontzentrazioak.
– 12:00etan BM aurrean Ibaiondo, 3. Leioa
– 12:30ean LIDL aurrean. Avanzada, z/g. Erandio
– 12:00etan Bidarteko Ercorecan. Madariaga, 26 (Deustu, Bilbo).
– 12:30- Simply Garden. Madariaga, 10 (Deustu, Bilbo).

Abenduaren 23an lanuzteak enpresen aurrean langileen eskubideak defendatzeko. 2 ordu dendak zabaltzeko orduan eta 2 ordu dendak isteko orduan.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.