2026-08-23
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaItsasmendikoiko langileek bidegabeko kaleratzeak eta zerbitzu publikoen eraizpena salatzen dute

Itsasmendikoiko langileek bidegabeko kaleratzeak eta zerbitzu publikoen eraizpena salatzen dute

Itsamendikoi sozietate publikoa berregituratze prozesu baten baitan dagoen arren, bertako langileek ez dute prozesuaren inguruko informazio nahikorik. Eusko Jaurlaritzak langileen kaleraratzeak proposatzen dituen bitartean, beste lanpostu batzuk era arbitrarioan egonkortzen ditu. ELA eta LAB sindikatuek prozesuaren iluntasuna eta gauzatu nahi dituzten murrizketa bortitzak salatzen dituzte.

Eusko Jaurlaritzak entitate publikoen berrantolakuntza iragarri ostean, Itsamendikoi sozietate publikoa likidatzear dago. Bertoko 150 langileek ez dute euren etorkizunari buruzko informazio nahikorik: momentuz, 5 langile kaleratzea, 2 lanpostu amortizatzea eta gainerako langileak Fundación HAZI Fundazioan edo Eusko Jaurlaritzaren sailetan berkokatzea planteatu dute, zein baldintzatan izango diren argitu gabe. Egonezin hau gutxi balitz, zuzendaritzak zenbait lanpostu era arbitrarioan egonkortzea erabaki du, alde sozialaren iritzia kontuan hartu gabe.

ELA eta LAB sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren eta Itsasmendikoiko zuzendaritzaren jarduera salatzen dute, langileen oinarrizko eskubideak urratzen dituztelako eta zerbitzu publikoaren kalitatea kaltetzen duelako.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...