2025-06-14
HomeFederazioakIndustriaITP Aero Castings taldeko zuzendaritzak kaleratzeak planteatzen ditu Barakaldo eta Sestaoko PCBren...

ITP Aero Castings taldeko zuzendaritzak kaleratzeak planteatzen ditu Barakaldo eta Sestaoko PCBren lantegietarako

Gogoratu nahi dugu zuzendaritzak honek ABEEE bat ezarri nahi izan ziela bi enpresa hauetako langileei eta sindikatuok egindako salaketak epaile batek baliogabetzat jotzea lortu zuen, ez baitzegoen justifikatuta.

Zuzendaritzaren asmoa izan da eta da langileei “osasun krisi koiuntural” hau neurri traumatiko eta egiturazkoekin ordainaraztea. Horrela, datorren ostegunean, azaroaren 19an, hasiko da aipatu EEEaren negoziazio aldia.

LABen ustez EEE hau gehigikeria bat da, arrazoi hauengatik:
• ITP taldeak 983 milioi eurotako diru-sarrerak izan zituen.
• 105 miloi eurotako EBITDA izan zuen (2018an baino %33 gehiago). • Azken 10 urteetan bere diru-sarrerak bikoiztu ditu.
• 95 miloi eurotako irabazi garbia izan zuen 2019an.

Aurreko puntu hauek Euskal Herrian patronalak duen jarreraren adibide garbia dira.

LABetik argi esan genuen aurre egingo geniola egoera honi eta dei egiten diegu PCBko langileei Productos Tubulareseko lankideen eredua jarraitzera. Azken hauek, langileen %40arentzako EEEa gelditzea lortu zuten 2018an, 44 egun greba mugagabean izan ondoren. Orduan, lehendakaria eta bere estuko lankideak izan ziren lanpostua galdu zuten bakarrak.

Nahikoa da lan-eskubideak murrizteaz, eta herri honetako langileriak patronal aseezin baten diruzalekeria neurrigabea ordaintzeaz.

Azkenik, galdetu nahi diogu Eusko Jaurlaritzari hain zigortuta dagoen Ezkerraldearen kontrako enegarren eraso hau onartuko duen. Tapia sailburua eta Urkullu lehendakariak beste alde batera begiratzen jarraituko dute edo ahulenen alde lerrokatuko dira?

Zoritxarrez, ez dugu esperantza handirik gobernuan dagoen klase politikoaz eta dei egiten diegu Ezkerraldeko herritarrei borrokan egin dezala PCBko langileen ondoan, gure eskualdeko etorkizunerako funtsezkoa baita kaleratzeok gelditzea.

Galtzen den borroka bakarra egiten ez dena da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek exijitzen du Nafarroako basoetako suhiltzaileei 115 eguneko kontratua errespetatzeko

Aurten ere, udako kanpaina iritsi denerako, langileen % 25 oraindik kontratatu gabe dago. Arrisku ikaragarria sortzen duen arazo larria da eta, tamalez, urtero errepikatzen...

Gasteizko Udalak konponbideak bilatu behar ditu eta Enviser-eko grebalariei beren bidezko aldarrikapenei uko egin diezaieten inposatzen saiatzeari utzi behar dio

Gaur 80 egun betetzen dira Gasteizko parke eta lorategiak eta eraztun berdea mantentzeaz arduratzen den eta Udalaren kontrata den Enviser enpresako langileek greba mugagabea...

Unibertsitate publikoaren defentsan, irabazi asmoko unibertsitate pribatuei atea itxi behar zaie, aitzakiarik gabe

Unibertsitate pribatuak sortzeko irizpideak zorrozteko Gobernu espainiarraren saiakerak zeresan handia eman du azken boladan. Eskuinak, argudio bat edo beste bat erabilita, gogor egin du...