2026-10-17
HomeEkintza SindikalaIruñeko eta Altsasuko udalek osasun publikoaren aldeko apustua egitea eta bertako langileei...

Iruñeko eta Altsasuko udalek osasun publikoaren aldeko apustua egitea eta bertako langileei ugazaben mutualitateek arreta emateari uztea #LortuDugu

LAB sindikatuaren ekimenez, Iruñeko eta Altsasuko udaletako eta Altsasuko Musika Eskolako langileek Osasunbidean jasoko dute arreta osoa. Horrela, ugazaben mutualitateek ez dute erabakitzeko gaitasunik izango langile horien osasunaren eremuan.

Datorren uztailaren 1ean, Iruñeko Udaleko langileei Nafarroako Mutuak arreta emateari utziko dio, eta Osasunbidean artatuko dituzte oso-osorik. LABek ekimen hori proposatu zuen Segurtasun eta Osasun Batzordean, eta, ondoren, gehiengoak babestu zuen, Udalak onartu duen erreferendum lotesle baten bidez. (Bai: 441 Ez: 314)

Altsasuko kasuan, LABek erreferendum lotesle bat egitea proposatu zuen, bai Udaleko langileentzat, bai Musika Eskolakoentzat, eta Udala proposamen hori onartzearen alde agertu zen. Bi kasuetan, plantillek Osasunbidean arreta ematearen eta mutua alde batera uztearen alde bozkatu zuten.

LABek denbora asko darama osasun-sistemaren dualtasuna salatzen, bai eta mutualitateek eragindako pribatizazioa eta osasun-arretaren narriadura ere. Aldi berean, erakunde horiek publiko egitea eskatzen du, eta, hori gertatzen ez den bitartean, enpresek kontingentzia arrunten eta profesionalen kudeaketa Osasunbidearekin kontrata dezaten bultzatzen du, mutualitate batekin kontratatu beharrean.

Horregatik, LABek oso positibotzat jo ditu urrats horiek, osasun-sistema publikoa indartzeko bidean aurrera egiten dutelako eta ugazaben mutualitateen zeregina geldiarazten dutelako; izan ere, erakunde horiek kapitalaren interesak langileen ongizate fisiko eta emozionalaren aurretik jarri nahi dituzte.

Hemendik aurrera, plantilla horien kotizazioen dirua osasun-sistema publikora bideratuko da oso-osorik, eta langileak osasun-irizpideen arabera soilik artatuko dira.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...

Siemens Gamesaren estatu mailako akordio markoaren aurka egingo dugu, eta Euskal Herriko negoziazio esparruak defendatuko ditugu

Salatu dugu Siemens Gamesak Espainiako Estatu mailako akordio marko bat ezarri nahi duela, Euskal Herriko negoziazio esparru propioak desagerrarazteko arriskua sortuz. Mungia eta Asteasuko...

Azken asteetan EAEko hainbat eskualdetan eskola garraioan izan diren murrizketak salatzen ditugu

2026-2027 ikasturte hasieran eskola garraioaren murrizketen inguruan hainbat eskola komunitatek egindako salaketa publikoek eta abiatutako mobilizazioek agerian utzi dute egiturazko arazoa. Oianguren ikastetxeko komunitateak...