2026-10-03
HomeEkintza SindikalaOsakidetzako ESI guztietako lan osasun batzordeetan beroaren protokoloa garatzeko eskatu dugu

Osakidetzako ESI guztietako lan osasun batzordeetan beroaren protokoloa garatzeko eskatu dugu

LAB sindikatutik Osakidetzari eskatu diogu lan osasunerako araudia bete eta bitarteko kolektiboak ipini ditzala beroaren arriskuari aurre egiteko, hala nola estres termikoari buruzko azterketak garatzeko. Osakidetzak langile eta erabiltzaileak babesteko bermeak eskaini behar ditu instalazio guztietan. Bistan da klima aldaketaren eraginez urtez urte areagotzen ari den arrisku horren aurrean egiturazko erabakiak hartu behar direla.

Osakidetzak bitarteko kolektiboak instalatu bitartean (klimatizazio sistemak), ohiko prebentzio neurriez gain, antolakuntza neurriak inplementatzeko langileen aldebakarreko erabakia proposatzen du LABek. LABen beroaren protokoloaren 3. eranskina baliatuko du sindikatuak horretarako. Enpresak neurri egokirik hartu ezean, aldebakarrez, langileek atsedenerako uneak hartuko dituzte orduro, sentsazio termikoaren arabera. Neurri horrek langileen beroarekiko esposizio denbora mugatuko du, eta osasun bermeak eskaini.

Beroa areagotzen doan heinean, orduro 5, 10 edo 15 minutuko atsedenaldiak egingo dira gune klimatizatuetan. Protokoloak modu errazean sentsazio termikoa neurtzeko aukera eskaini eta egoera arriskutsuak kontrolatzeko baliabideak ematen ditu.

Jakina, atseden une horietan zerbitzuak kalterik jaso ez dezan, errefortzuen beharra ezinbestekoa izango da.

Bitartean, Osakidetzako zuzendaritzak pazientzia eskatu du azpiegiturak berriztu bitartean, neurriak edota protokoloa negoziatzeko erabakia hartu beharrean. LAB dagoeneko Lan Ikuskaritzan salaketak sartzen hasi da, besteak beste Bizkaiko Barrualdeko ESIan izan den egoera dela eta, non gehiegizko tenperaturak neurtu dituzten ordezkariek.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...