2026-09-22
HomeUncategorizedIritsi dira beherapenak eskola jantokietako esleipenetara

Iritsi dira beherapenak eskola jantokietako esleipenetara

Eskola-jantokien zerbitzuaren esleipen prozesua amaitu da, baina amaiera ez da pozgarriegia izan ez langileentzat ezta kalitatezko zerbitzuarentzat. Eusko Jaurlaritzak prozesu berritzaile eta ekitatiboa bezala aurkeztu zuen, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin enpresa berriak sartzeko aukerarekin, baina ez da hala izan.

Amaitu da prozesua eta Eusko Jaurlaritzak ez ditu helburuok bete: ez da enpresa berririk sartu eta gainera, euretako bat (Gastronomia Baska) desagertu egin da esleipenen artean eta interes ekonomizista lehenetsi dute, prezioen jaitsiera nabarmena onartuz.

Gastronomia Baskako langileek arazo larria dute sukalde zentralean. Beste enpresa batzutara subrogatutako monitoreek enpresako langileen %60 suposatzen dute eta jangeletako zerbitzu osoaren galera (13.000 menu eguneko). Begirale hauek subrogatuak izango dira eta menuak beste enpresa esleidunetan prestatuko dira. Arazoa menuok prestatzen zituzten eta 700 begiraleen koordinaketa administratibo eta antolaketa kudeatzen zuten langileentzako da, ez baitute subrogaziorako eskubiderik.

Hori dela eta zuzenean interpelatu nahi ditugu Hezkuntza eta Enplegu Sailak euren erantzunkizuna nabarmenduz:

– Enpresa honetan eman den enplegu suntsiketaren aurrean, etorkizun larriarekin utziz.

– Bertako enpresei emandako babes apala, multinazionalak eta estatu mailako enpresak lehenetsiz.

– Kalitatearen aurretik prezioa lehenestea esleipen prozesuetan.

Hori dela eta, sektorean gehiengoa duen LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio, Sail bi horien bidez, sukalde eta administrazioko langileen subrogazioa ziurtatu eta bermatu dezan.

Datorren asteartean, otsailaren 19an, LABek kontzentrazioa egingo du Eusko Jaurlaritzako Bilboko Delegaritzaren aurrean (Gran Via, 85) Hezkuntza eta Enplegu Sailekin bilera eskaria erregistratzeko
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.