2026-02-03
HomeLAB SindikatuaIRAULTZEN ALDIZKARIAIraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

Iraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

infoiraultzen

Aurkezpen liburua
Guk LABekin bat

LAB militantziaren konpromisoarekin eta euskal langileen babesarekin eraiki dugun sindikatua da. Ez digu inork ezer oparitu, gure ahaleginez eta izerdiz sortu dugu gaur ezagutzen dugun sindikatua. Borroka zehatz eta orokorren bidez eraiki dugu sindikatua; borrokak egin du LAB . Honela hasten da LABek egindako bidea eta proiektua aurkezten duen liburuxka.

Liburuxka honetan independentismoa, sozialismoa, abertzaletasuna, feminismoa, internazionalismoa… aipatzen dira, hitz potoloak diruditenoo arren sindikatuaren proiektua definitzen dute. Hori da hain zuzen ere publikazio honen helburua LABen eredua eta norabidea azaltzea langileria zein jendarteari.

Webgunea
Hauteskunde Sindikalak

Hauteskunde sindikalen inguruan mugituko da datozen hilabeteetan sindikatuaren agenda. Epealdi trinkoan, hau da irailean hasi eta datorren urte hasiera bitarte, enpresaz enpresa eta zentroz zentro ibiliko da sindikatuko jendea LABen proiektua azaldu, delegatuen rola eta betebeharrak esplikatu eta langileak informatu asmoz.

Erronka mardula da aurrean duena eta ezer ez da sobran izango, sindikatuak bere esku dituen tresna guztiak erabiliko ditu. Webgunea izango da horietako bat, bertan jasoko dira hauteskunde sindikalen inguruko informazio eta datu guztiak.

Delegatuen hitza
Zergatik LAbekin?

Hilabete hauetan delegatuak izango dira protagonistak. Beraiek dira datozen lau urteetan enpresa eta lan zentroetara LABen proiektua zabaldu eta langileen eskubideak defendatzen arituko direnak. Zentzu horretan sindikatuarentzat garrantzitsua da delegatu zahar nahiz berriei hitza ematea eta helburu honekin hainbat elkarrizketa prestatu dira.

Solasketa labur hauetan Diego Roca, Edurne Lekunberri, Jabi Arriola, Koldo Fernandez de Pinedo, Luz IbaÒez Juaristi eta Silvia Martinez delegatuek LABekin aurkezteko beren arrazoiak, esperientziak eta bizipenak lehen pertsonan kontatzeko aukera izan dute. Delegatuen hitzak aldizkarian jasota dituzue, horrez gain bideo batzuk landu dira eta hauek sindikatuko webgunean (www.lab.eus) izango dituzue ikusgai.

Bideo honetaz gain Ekainaren 26an Euskaldunan egin zen ekitaldian aurkeztu zen bideoa ere ikusgai izango da eta beharra izanez gero batzarretan ere erabiltzeko aukera egongo da.

Materiala
Kartel eta eskuorriak

Aurreko hauteskunde sindikaletarako egin den moduan sindikatuak hainbat material prestatu du enpresa eta lan zentroetan banatzeko. LABen lema jasotzen duen kartelaz gain enpresa zein sektoreetako errealitatea jasotzen duten eskuorriak ere prestatu dira.

Material hau sindikatuko egoitzetan jaso liteke, baina ez soilik behar izanez gero preestatutako materiala webgunean zintzilikaturik izango da hauteskunde sindikaletan gertatzen diren nondik norakoak ere azalduko dira. 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan...

EAJk egoera zaurgarrienean dauden pertsonak etxegabetzeko Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa salatzen du LABek

Akordio honekin maizterren eskubideen aurka egiten dute jeltzaleek, egoera ziurgabean dauden herritarrentzako inolako alternatibarik eskaini gabe.  EAJk Espainiako Gobernuarekin adostu du etxejabe txikiek egoera zaurgarrian...

Indarkeria matxistaren aurrean erantzun kolektiboak artikulatzen jarraitzeko borrokarako tresna berritua aurkeztu du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak

LABek konpromisoa hartzen du honen zabalpenean. Autodefentsa feministako aldarrikapena izan da erdigunean eta indarkeria matxistei aurre egiteko protokoloa indartu eta ekarpen zein aldarrikapen politiko gisa. Protokoloa...