2024-04-26
HomeLAB SindikatuaIRAULTZEN ALDIZKARIAIraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

Iraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

tarteahartu

KAZETA, hedabide berria

 Joan den abenduaren 21ean, Euskal Herriak bere kazeta galdu zuen. Euskal Herriko Kazetaren desagerpenak proiektu, iniziatiba eta jende ainitz ahotsik gabe utzi du. Hutsune hau bee ahotsik gabe utzi du. Hutsune hau beelaguntzeko, eta jendeari horietan parte-hartzeko aukera emateko. Euskal Herriko Kazetaren desagerpenak proiektu, iniziatiba eta jende ainitz ahotsik gabe utzi du. Hutsune hau beee utzi du. Hutsune hau bee ainitz ahotsik gabe utzi du. Hutsune hau beeu bediverso.
Nos ente asmoz udazkenerako hedabide berri bat sortu nahi dute. Interneten eta paperean hedatuko litzatekeena eta herritarren babesean sustengatuko dena.

Ezaugarriei dagokionez, hedabide honek Euskal Herria eta bere zazpi probintziak aipatuko ditu. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko biztanleei zuzenduko zaie, baina baita kanpotik interesa duten pertsonei ere, Euskal Herria betiko estereotipoetatik haratago ezagutu eta ulertu nahi duen jendeari.

Euskal Herria bere ainiztasunean eta bere berezitasunekin kontutan hartzen duen hedabide bat izanen da. Prentsaren ainiztasuna bermatzen duena, kazetaritza profesionala eta independentea eskaintzen duena. Gertakarietaz informatzeaz gain, lurralde honetako eztabaidak antizipatzen dituena eta lurralde honen garapenari eta afirmazioari ekarpen egiten diona. Azken urteetan euskal jendartearen zati haundi batek adierazten duen aldaketa eta demokrazia borondateari oihartzun egiten dion proiektu bat ukanen dugu.

ARRAKALA, tresna kutxa

 Arrakala proiektua abiarazi dute Topatu.info komunikazio proiektuak eta Bilgune Feministak. Elkarlanean garatuko dute eta azken helburua, heteroaraua gainditzeko eztabaida zein lanketa kolektiborako baliabideak eskainiko dituen tresna kutxa bat sortzea da.

Proiektua garatu ahala ezarritako heteroarautik aldentzen diren esperientziak eta bizipenak jasoko dira. Lau oinarri izango ditu lanketa horrek: heteroaraua bera definitzen saiatuko dira, familen saiatuko dira, familia eredu nuklear heterosexuala ez dela aukera bakarra erakutsiko dute, genero identitateen eraikuntza ere landuko dute eta baita desira aukera ere.

Testigantzak eta esperientziak izango dira tresna kutxa honen oinarria eta dokumental formatoa hartuko du amaieran. Guzti hori DVD baten bilduko dute, bertan dokumentalaz gain, horretarako grabatu dituzten elkarrizketak beren osotasunean jasoko dituzte formakuntzarako baliabide gisa. Gainera, dokumentala ikusi osteko solasaldiak dinamizatzeko ereduak ere izango dira eta sormen lanekin osatuko dute.

Guzti hori modu parte hartzaile eta dinamikoan egingo dute, gainera. Abian da proiektua Arrakala.net webgunean. Eguneroko bat osatuko dute proiektuaren jarraipena egin ahal dezan erabiltzaileak eta elkarrizketen aurrerapenak plazaratuko dituzte bertan.

GURUTZEGRAMA

 

1. Nork hartu du negoziazio kolektiboa blokeatzeko erabakia?
2. Nicolas ______ , La Poste-en lanean aritu da luzaz kontratu gabe
3. ______ heutsiko dio LABek datozen hauteskunde sindikaletan.
4. Diego ______k beharrezko ikusten zuen bere burua aurkeztea jasaten ari ziren erasoen aurrean
5. Proiektu berria martxan jarri dute topatu.info eta bilgune feministak
6. Uda honetan non aldarrikatu ditu Etxerat-ek presoen eskubideak
7. Edurne Lekunberri Egunsenti ______ langileen eskubideen defentsan H
arituko da lanean
8. 26ko ekitaldian lehena izan zen hitza hartzen
9. Non egin zuen LAB sindikatuak ekainaren 26ko ekitaldia?
10. Herri honetako Arcelor Mittalen lan zentroa zabalik mantenduko da
11. Bilboko auzo hau zona turistiko izendatu dute
12. Silvia martinez _____ enpresako ordezkaria izango da datozen lau urtetan
13. Urriak 12 euskal _____ aldarrikatzeko eguna izango da
14. 25 urte hasi ziren aplikatzen

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.

Alex Aranzabalek egindako kudeaketa txarra salatu nahi dugu

Informazio-ohar honen bidez, azken hilabeteetan Aguirre y Aranzabal (AYA) enpresan eta Alex Aranzabal gerentearekin izandako gertakariak argitu nahi ditugu. Lehen pertsonan ikusi dugu nola igaro den denbora, eta nabarmenki gertatu da gainbehera kudeaketaren esparru guztietatik.

Bollera izatea, aske egiten gaituen erabakia. Askatasunez bizi nahi dugun erabakia. LANTOKIETAN ASKE!

Lesbiana izateagatik jazartuak eta zigortuak izatea oraindik orain gutako askok bizi dugun egoera da.