2024-03-29
HomeLAB SindikatuaIRAULTZEN ALDIZKARIAIraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

Iraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

zuretxokoa

Kontziliazio familiarra denon eskubidea da. Ezin du faktore batzuen araberakoa izan

Ezer baino lehen nire burua aurkeztuko dizuet. Lide (3 urte eta erdi) eta Neguren (6 hilabete) ama eta Alsasuko Institutuko langilea naiz. Nire kasuan amatasuna esperientzia oso aberasgarria izaten ari da baina horrek ez ditu uxatzen bai aurretik, baita ondoren ere bizitzako zenbait arloetan suposatzen ari den karga.

Gaur egun, pisuzko erabakia da haurrak izatearena. Guraso batzuk haurrak besteen zaintzapeannn, pisuzko erabakia da haurrak izatearena. Guraso batzuk haurrak besteen zaintzapean uztea erabakiko dute, askatasun osoz eta aukera guztietatik hoberena dela suposatuz. Beste batzuek aldiz, besteen zaintzapean utzi beharko dituzte beste irtenbiderik bilatzen ez dutelako. Nire kasuan esaterako Lidek 9 hilabete zituela lanera itzuli behar izan nuen nahita nahiez, lortu berri nuen funtzionario plaza ziurtatu nahi banuen. Gainera, plaza atera genuen guztien artean azkena ezarri zidaten, modu horretan datorren urteetan lana non egingo nuen aukeratzeko postuak galduz.

Beraz kasu batzuetan arrazoi ezberdinengatik erredukzio edo eszedentzia egoeraz gozatzeko arazoak topatzen ditugu eta besteetan lan egoera onean dagoenari apuroa  ematen dio baimen horietaz gozatzea etorkizunean gerta daitekeenarengatik. Mila galdera eta beldur izaten dira. Eta horren ondorioz nire lanetik botatzen banaute? Eta ordezko bat hartu eta gero nire postua kentzen badidate? Eta lankideari ez bazaio ondo iruditzen? Eta nire ordutegiak beste langileei modu kaltegarrian eragiten badie? Nola hartuko dut nik baimen hori inguruan dudan panoramarekin ? Langabezi egoeran dagoen guraso batek errazago duela pentsa genezake, baina hark ere ezin egoera horretaz modu erlaxatu batean gozatu. Bihar lanerako deitzen badute nola ukatuko du ba!

Momentu honetan gure seme-alabekin egon ahal izatea lujo  bat bihurtu dela sentitzen dut. Nik hautu hori egin dut, pentsatuz horrela beharrezko duten afektibitatea, heziketa eta denbora dedikatzea. Egun egindako denbora inbertsioak  ziur nago epe luzera bere fruituak emango dituela, eta ondo edo gaizki egindakoa, gutxienez, nik eta bikotekideak egindakoaren eragina izango dela.

Lanaldia murrizteko edo eszedentzia hartzeko ahalmena hurrengo faktoreen araberakoa izango da; maila sozioekonomikoa, egungo krisi egoera, azken urteetan etxebizitza erosi eta mamu kreditu horiek ordaindu behar izatea , arlo laborala etab.

Guraso garenok badakigu haurra jaio eta 16 asteetara oso goiz dela ama lanera itzultzeko, ala ere, hauek dira jaio berriak 16 aste betetzen dituenean planteatu daitezken aukerak:

1- Gurasoak lanera joatea haurrak haurtzaindegian edota aitona-
amonenekin utziz.
2- Gurasoek lan txandak aldatu eta bien artean haurrekin pasa
beharreko denbora banatzea. Kasu honetan bikotea ez da ia ikusiko,
eta beraz ez da familia kontziliazio modurik egokiena nire iritziz.
3- Gurasoetariko bat lanera joatea eta bestea eszedentzian egotea.
4- Gurasoetariko bat lanera itzultzea eta bestea lan murrizketarekin
egotea.

Nik ikasturte honetan eszedentziaz gozatu ahal izango dut. Faktore batzuk alde topatu ditut suertez, baina era berean aitortu behar dut konplejua edo lotsa  ere sentitu dudala nire eskubide honetaz gozatzen hasteagatik. Nire burua konbentzitze aldera faktore batzuk jarri nituen balantzan. Nire soldatari EAEko familia kontziliazioagatik jasoko nuen diru-laguntza kontutan hartuz, gasolinetan aurreztuko nuen dirua kontutan hartuz eta haurtzaindegi nahiz jantokitan aurreztuko nuen dirua kontutan hartuz soldata horren trukean nire haurrekin egotea egokiagoa zela iruditzen zitzaidan. Eta nire sorpresarako, eszedentziaz gozatzen hasi nintzen lehen egunean, diru laguntzen partida bukatua dela eta ez dugula aurtengoa jasoko konturatu nintzen. Datorren urtekoa ere kili-kolo dago momentuz. Guzti hau prioritate kudeaketa kontu bat da. Inbertsioak beste arlo batzuetan egin nahi dituzte eta ez etorkizuneko herritarrengan, hau da, gure haurrengan.

Ainhoa Jauregi Zubeldia

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

0-3 urtekoen zikloko sindikatuak berriz mobilizatu dira, Hezkuntza Departamentuari eskatzeko behingoz har dezan alor honetako ardura

Nafarroako 0-3 hezkuntza zikloko sindikatu guztiek (LAB, ELA, STEILAS, AFAPNA, UGT eta CCOO) elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Hezkuntza Departamentuaren egoitza nagusiaren parean, Gobernuak ziklo honi dagokionez erakusten duen jarrera axolagabea salatzeko. Ildo berean, apirilaren 11n manifestazioa eginen dutela iragarri dute, Departamentuaren egoitzatik 17:30ean abiatuko dena.

Grebak Arabako aisialdi hezitzailea eta animazio soziokulturalean apirilaren 2a eta 4an, hitzarmenaren negoziazioan akordiorik ez dagoelako

Agerraldia egin dute gaur Gasteizen sektoreko langileek bi greba egunak iragartzeko. Hitzarmen duinik ez badago, zerbitzurik ez dela egongo adierazi dute.

Iruñeko eremu urdinean jarduera ia geldirik egon da grebaren hiru egunetan

Enpresa Batzordeak (LAB, ELA, UGT eta CCOO) astelehenetik egiten ari den grebaren balorazio positiboa egin du, eta ohartarazi du Dornierrek ez badu aurrerapausorik ematen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren negoziazioan, mobilizazioekin jarraituko dutela.