2026-02-06
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaIñigo Urkulluri aurrez aurre helarazi diogu gure haserrea eta langileen babesgabetasuna Gurutzetako...

Iñigo Urkulluri aurrez aurre helarazi diogu gure haserrea eta langileen babesgabetasuna Gurutzetako Ospitalean

Urkullu Lehendakaria, Murga sailburu eta Osakidetzako zuzendari nagusi Juan Diegorekin batera, bisitan egon da gaur goizean Gurutzetako Ospitalean, COVID arretarako birmoldatu diren instalazioak ezagutzeko asmotan. Bisitak iraun bitartean, dozenaka langile eta ordezkari sindikalek protesta ekimena egin dugu osasun arloko langileok bizi dugun egoera salatzeko, eta gobernu zein osasun arlotik egin den kudeaketa kaskarra eta propagandistikoa agerian uzteko.

LABen ordezkarien hitzetan, osasungintzako langileok pairatu behar izan ditugun egoera jasan ezinak eta gure osasuna eta bizitza bera arriskuan jarri dituztenak ekidin zitezkeen neurri handi batean, baina langileon eta jendartearen osasun gainetik, interes ekonomikoak eta kalkulu elektoralak ipini ditu EAJ alderdiak. Horregatik, LAB sindikatutik Murga sailburuaren dimisioa eskatu dugu.

Bisitariei gure kexak eta aldarrikapenak helaraztea eragozten saiatu badira ere, LABeko delegatuok lortu dugu lehendakariari aurrez aurre helaraztea gure haserrea eta gure babesgabetasuna haien errua dela argi uztea.

Zentzu honetan, adierazpen askatasuna eta gure eskubideak mugatzeko saiakera berri hau salatu nahi dugu. Urkulluk, Murgak eta Juan Diegok eman nahi duten irudi bukolikoa babesten saiatu dira, langile irribarretsuak eta bisitagatik eskertuak, osakidetzako langile guztion haserrea ezkutatzen duten bitartean. Baina gaur, txarto atera zaie jokaldia eta gure haserrea entzun behar izan dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La plantilla de la empresa Froneri de Araia comienza con paros y movilizaciones ante un nuevo ataque a las condiciones laborales

La plantilla de Froneri Araia, antigua Nestlé–Miko, se ve obligada nuevamente a movilizarse ante un ataque directo a sus condiciones de trabajo.  A las puertas...

ELAk eta LABek 11 eguneko greba egingo dute Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean, martxoaren 17an, Euskal Herriko Greba Orokorraren egunean hasita

ELA eta LAB sindikatuek, Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean ordezkaritza % 70etik gorakoa izanik, greba deitu dugu martxoaren 17, 18, 20, 23, 24, 25, 26,...
00:02:20

Estatalizazioa lan baldintzak prekarizatzeko tresna dela salatu, eta greba orokorrerako deia berretsi du LABek

Gaur, hitzarmen estatalak aplikatzen dizkieten langileek kaleak hartu dituzte. Hego Euskal Herriko hiriburuetan ekintza bana egin dute, euren lan baldintzak hemen erabaki nahi dituztela...