2026-10-03
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakHaurreskolak Partzuergoko langileek euren aldarrikapenak eraman dituzte Lakuara

Haurreskolak Partzuergoko langileek euren aldarrikapenak eraman dituzte Lakuara

Zortzi greba egun arrakastatsuren ostean, sindikatuok EAEko Hezkuntza Saila eta Haurreskolak Partzuergoa mugiarazi ditugu, eta mahai negoziatzailearen bilerara deitu digute Lakuan. Kanpoaldean, bilera egin bitartean, gure aldarriak jendarteratu ditugu, azken egunotan familiekin egin dugun bezala. Hain zuzen ere, besteak beste, Haurreskolak Partzuergoaren doakotasuna eta integrazioa eskatzen dugu Hezkuntza Sailean; dauden akordioak errespetatzea eta betetzea; lan-hitzarmen berriaren negoziazioa abiatzea; langileen behin-behinekotasun tasarekin bukatzea eta lanpostuak egonkortzea; irakaskuntza publikoan Osakidetzak egiten duen Norbera Babesteko Ekipamenduen horniketan Haurreskolak Partzuergoa gehitzea eta aurrekontua handitzea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...