2025-12-17
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaHamar urrats Osakidetzan enplegu publikoaren alde

Hamar urrats Osakidetzan enplegu publikoaren alde

Euskal Herrian, zerbitzu publikoen kontrako erasoa ez da ezer berririk, sektore publikoa pribatizatzearen bitartez, negozioa egin nahi duten sistema ekonomikoaren eta kudeatzaile politikoen ondorioa baizik.

Osakidetzan ere hala izan da. Pribatizaziora daraman ofentsibak urte luzetako ibilbidea dauka eta PNV eta PSEko administrazioak ditu erantzule moduan. Gogora ekarri behar dugu Azkuna jaunaren figura, Osakidetzan osasun publikoaren pribatizazioaren bultzatzaile amorratua. Hau guztia, ondorio larriekin, zeren eta osasuna negozio bihurtzeaz ari baikara. Azken urteotako murrizketen lasterketa zoro honetan, enplegua eta kontratazioaa izan dira kolpatuenak.

Uste dugu Euskal Herriko zerbitzu publikoen eredu berri bateranzko bidea indartu eta garatu beharra dagoela, eskubideak bermatzeko eta euskal gizarteak dauzkan beharrak asetzeko gai izan dadin. Osakidetza, 30.000 langile baino gehiagorekin eta gure osasuna zaintzeaz arduratzen dena, ezin da enplegua deuseztatzen duen eta lan-bladintzak kaskartzen dituen enpresa izan. Osakidetzak kalitateko enplegu publikoa sortu behar du osasun arreta publikoa, kalitateko eta euskalduna izango bada. Horra hor honako Dekalogoa.

DEKALOGOA

1. 35 ORDUKO LANALDIARI EUTSI

2. ENPLEGU PLANA ETA PLANTILA ESTRUKTURALA HANDITZEA. Osakidetzak, bai arretaren eskaeraren areagotze eta aldaketak aurreikusiz, eta baita ere populazioaren aldaketak eta herritarren osasun beharrak kontuan hartuta zerbitzu-zorroa handituz , bost urteko plana gauzatuko du lan zamak aztertuz eta langile kopuru estrukturalak handituz.

3. LANPOSTU ESTRUKTURALAK FINKATZEA lanaren behin-behinekotasuna saihestuz eta langileei 
kalitateko eta lan egonkorra eskainiz, urtero geroagoko kontratazio zerrenda eta EPEetako mugagabeko balio edukiko duten emaitzak kategori guztietarako EPEak deituz.

4. OSASUNGINTZA PRIBATUAREKIKO KONTZERTUEI AMAIERA ETA PRIBATIZAZIOEN GELDIARAZTEA ETA PUBLIKORA ITZULTZEA. Bost urteko epean, osasungintza pribatuekin dauden kontzertuekin progresiboki bukatzeko lan-plangintza bat garatuko da. Itxaron zerrenden kasuan, beren kudeaketa publikoa bermatzeko kontratazio planak gauzatuko dira. Osakidetzak pribatizatutako zerbitzu pribatizatutako guztien berpublifikazioarekin hasiko da dagokion zerbitzu erakundearen kudeaketan bertaratzeko. Ez da zerbitzu gehiagorik pribatizatuko.

5. BETE GABEKO POSTU, ORDEZKAPEN ETA LAN-BIZITZA ETA FAMILIA-BIZITZA UZTARTZEKO NEURRIENGATIK KONTRATAZIO OSOA. Osakidetzak bete gabeko postu begetatibo, gaixoaldi baja, opor, librantza, baimen, lizentzi, eszedentzi eta jardunaldi murrizketen %100 ordezkapenak kontratatuko ditu, zerbitzu guztietan eta urteko kartelera osoan.

6. TXANDAK. Arretaren kudeaketa hobetu daiteken zerbitzu guztien goiz eta arratsaldez irekitzea (ebakuntza-gelak, diagnosi azterketak, kontsulta espezializatuak..). Kategori guztietan guardien lan sistema ordezkatzeko lan-txandak ezartzea.

7. AUTOKONTZERTAZIOEKIN BUKATU. Peonadeei amaiera eman, sistema arruntak bere gain antolaketa hartuz antolaketa eta teknikoki egokituz.

8. FUNTZIOAK ZEHAZTU ETA KATEGORIA DESBERDINETAN ENPLEGUA SORTU. Dekretu bat egingo da, non, kategoriak egonkortzeko eta osasun lan-taldeen lana bateratzeko, funtzioak kategoriaz kategoria zehaztuko diren, eta era berean C, D eta E kategoriak gutxitzeko joera aldatu. Funtzioen banaketa okerrak lan-taldeen lana desorekatu eta funtzionamendu kostuak garestitu egin ditu. 

9. ERRELEBO KONTRATUA ETA PLANTILA BERRITZEKO PLANA LANGILE GUZTIEN JUBILAZIOAK ERRAZTEKO. Errelebo kontratu, borondatezko baja sustatu eta 65 urtetik aurrera lana egiteko debekuaren bidez plantila gazteagotzeko plan bat jarriko da martxan.

10. HEZKUNTZA ESKAINTZA HANDITU ETA ESKAERA EGON ARREN PERTSONAL FALTAGATIK BETETZEN EZ DIREN ESPEZIALITATEKO “NUMERUS CLAUSUS” KENTZEA: ginekologoak, pediatrak… 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...