2026-09-29
HomeEkintza SozialaHainbat eragile sozial eta sindikal Kutxabankeko buru-ohien kontra zabaldutako prozedura penalean aurkeztu...

Hainbat eragile sozial eta sindikal Kutxabankeko buru-ohien kontra zabaldutako prozedura penalean aurkeztu gara

LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, EKA, Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak eta AHT Gelditu! Elkarlana eragile sozial eta sindikalok Kutxabankeko buru-ohien kontra zabaldutako prozedura penalean aurkeztu gara.

LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, EKA, Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak eta AHT Gelditu! Elkarlanaren oharra
LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, EKA, Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak eta AHT Gelditu! Elkarlana Kutxabankeko buru-ohien kontra zabaldutako prozedura penalean aurkeztu gara

LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, EKA, Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak eta AHT Gelditu! Elkarlana eragile sozial eta sindikalok Bilboko 4. instrukzioko epaitegian aurkezten gara Kutxabanken gertaturiko gertaeren aurrean irekitako 2015eko 426 diligentzien aurrean. Oraingoz, eta egindako ikerketaren aurrean, Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafa Alcorta daude inputatuak beste batzuen artean.

Auzi honetan aurkeztea erabakiarazi diguten arrazoiak honakoak dira:

Lehenik eta behin, fiskaltzak salaturiko pertsona arduradun zuzen hauetaz gain, erabaki hauetan eremu politikoan parte hartu zuten arduradun politikoak ere epaitu beharko liratekeela deritzogu.

Bigarrenik, gutxienez Caja Sur erosteko erabakia hartu, Euskal Kutxek pribatizazio prozesua hasi zutenetik eta Kutxabank Bankua sortu zen arteko irregulartasunak, mesede tratuak eta klientelismo politikoa argitara irtetzea nahi dugu.

Euskal Kutxen likidazio prozesu guztia, negozio bankario guztiak Kutxabanken esku geratzea, Estatu guztian zabaltzea eta akzio eta interes pribatuak berehala saltzea nahiko arrazoi izan dira iruzurrezko ekintza hauek eta borondate erosteak izan daitezen.

Euskal Kutxen likidazioa, entitate finantziero hauetan beraien aurrezkiak urteetan zehar utzi dituzten pertsonen aurkako izugarrizko iruzurra da.

Kapital finantzieroari akzioak saltzea, Caja Sur bezalako entitateak erostea, aktiboak fondo putreetan saltzea, Kutxa publikoen kontrola entitate publiko eta asanbladei kentzea, Xabier Villalabeitiari eginikoa bezalako eskandaluzko kontratuak egitea eta abar, ez dira iruzur hau posible egiten ari diren tresnak baino, PNV, PP eta PSEren ardura politikoetatik.

Arrazoi hauengatik hortaz, kontu hauek argitara irtetzea nahi dugu, eta horretarako, epaitegi honi beharrezko ikusten ditugun jardun judizial guztiak aurkeztuko dizkiogu.

Era berean, euskal jendarte osoari gure akusazio hau baliotuz, beharrezko ikusten dituzten datu guztiak gehitzeko aukera eman nahi dizkiogu iruzur hau betikotu ez dadin eta etorkizunean iruzur ekintza hauek ezin errepika daitezen.

Kutxabanken pribatizazioan eta Euskal Kutxen likidazioan atzera egitea exijitzen dugu, izaera publiko eta soziala indartuz eta horrelako egoerak langileon, aurreztzaileen eta euskal jendartearen aurkakoak sustraietatik mozteko.

Euskal Herrian, 2015eko martxoaren 17an
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Aguraingo kale garbiketa zerbitzuan akordioa #LortuDugu!

Joan den astean, gure borroka publiko egin eta urrirako sei greba egun deitu zituzten Aguraingo kale garbiketa zerbitzuan lan egiten duten SEULA enpresako langileek, herriko jaiekin bat etorriz. Gaur, enpresak premiazko bilera batera deitu gaitu eta, azkenean, orain arte defendatu izan ditugun baldintzetan lortu dugu akordioa sinatzea.

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako profesionalak grebara doaz berriz hitzarmen bat exijitzeko

LABek, Nafarroako ikuskizun eta ekitaldi sektorean %100aren ordezkaritza duenak, urriaren 10ean grebara deitu ditu sektoreko langileak, patronalari exijitzeko Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietarako laguntza teknikorako...

Patronalaren blokeoa salatzen dugu eskola garraioko eta jolastokiko zaintzaileen hitzarmenean, eta Hezkuntza Sailari exijitzen diogu EAEko eskola publikoetan enplegua suntsitzeari utz diezaiola

Interim enpresak soldaten parekatzea mantentzeari uko egin diola salatzen dugu, eta langileei eta hezkuntza komunitate osoari mobilizatzera de egiten diogu.