2026-10-02
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaGreba Sarriguren Eskolan eskola berria eskatzeko

Greba Sarriguren Eskolan eskola berria eskatzeko

Azaroaren 14an Sarriguren Eskolak greba egin zuen leku falta salatu eta eskola berria eskatzeko. Grebaren parte hartzea %82koa izan zen eta mobilizazioetan 150 lagun inguru bildu ziren "Ez dago lekurik. No cabemos. Eskola berria orain! ¡Cole nuevo ya!" lelopean.

Umetxoak txitoz mozorrotu dira eskola gainezka dagoela irudikatzeko. LABek salatu nahi du nola hurrengo kurtsorako egoera larri hau Iturraman eta Biurdanan errepika daitekela.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...