2026-02-01
HomeEkintza SindikalaGreba hasi dute GAES Amplifoneko langileek

Greba hasi dute GAES Amplifoneko langileek

Zerbitzu soziosanitarioak eskaintzen dituzten Gipuzkoako merkataritzako langileak dira GAES Amplifonekoak, eta lan hitzarmena 2008tik berriztu gabe dagoela salatu nahi dute. Hala, haien lan baldintzak eta soldatak eguneratu gabe daude orduz geroztik, eta azken urtean enpresari egoera hobetzeko hainbat proposamen egin dizkioten arren, behin eta berriz ezezkoa jaso dute. Bada, astebeteko greba hasi dute gaur, apirilaren 1era arte iraungo duena.

Eibar, Azpeitia, Ordizia, Irun, Orereta, Bergara, Hernani, Lasarte, Beasain edota Arrasateko dendak itxita egon dira goizean grebaren eraginez, eta lurralde mailako mobilizazioa egin dute goizean Donostian, Groseko GAES Amplifon dendatik abiatuta kalejira-piketea egin dutelarik. Ekintza hori grebaren egun guztietan errepikatuko dute. Enpresak 20 zentro eta 40 langile inguru ditu Gipuzkoan, eta gehien-gehienek bat egin dute deialdiarekin.

Orain arte, Gipuzkoako langileek aukeratutako ordezkaritza sindikala, LABena, probintzia-mailakoa zen, baina 2021ean, nazioarteko enpresa batek GAES erosi ondoren, negoziazio-esparrua Estatu mailara aldatu zen, eta bertako langileen aldarrikapenak gutxiengoa izatera pasatu ziren; izan ere, Estatuan, batzorde bat osatzen duten sindikatu nagusiak daude, eta langile guztiei eragiten dieten lan-arloko erabakiak hartzen dituzte. Sindikatuen arteko batzorde horretan ez dute oredezkaritzarik ez LABek, ez Gaes Amplifon Gipuzkoako langileek.

Azken egunotan hainbat bilera egin dituzte Enpresa Zuzendaritzarekin, beren lan baldintzek okerrera egitearen inguruan dituzten kezken berri emateko: ā€œGure eskaerak beti baztertu izan dira. Gure aldarrikapenei dagokienez, oso argiak dira: benetako negoziazioa nahi dugu Gipuzkoako langileentzat, gure egoera soziala eta laborala kontuan hartuko duena, gure lurralde-errealitatearekin bat etorrizā€. Gipuzkoako metalaren merkataritzaren hitzarmen kolektiboa errespetatu eta aplika dadin eskatzen dute. Baina, era berean, soldaten berrikuspena eta eguneratzea ere bai, gaur egun pairatzen duten errealitate ekonomikoaren arabera (KPIaren gaineko soldata igoerak, alegia).


Horregatik guztiagatik, Amplifon Gipuzkoako langileek antolatu eta kalera ateratzea erabaki
dute, borroka sindikalaren bidez beren lan-eskubideak defendatzeko asmoz. Hala, martxoaren 27tik
apirilaren 1era arte astebeteko greba egingo dute.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...