2024-10-13
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaGipuzkoako Ehunaren , Metalaren eta Larruaren merkataritza hitzarmenetan aurreakordioa

Gipuzkoako Ehunaren , Metalaren eta Larruaren merkataritza hitzarmenetan aurreakordioa

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek Dendartean enpresaburuen elkargoarekin aurreakordioa sinatu dute hiru hitzarmenotan. Honen bidez enpresa guztietan ezarri nahi da, eraginkortasun orokorreko hitzarmen bihur dadin, eros ahalmena berreskura dadin eta Gipuzkoako merkatariei eta gizarteari, oro har, horrenbesteko kalte egiten dien erreformaren ondorioak indargabetu daitezen.

MERKATARITZA-NEGOZIAZIOAREN EGOERA GIPUZKOAN

  • Hiru hitzarmenak hainbat urtetan negoziatu dira: metalaren merkataritzarena 2009. urteaz geroztik eta larruarena 2010. urteaz geroztik.
  • Sindikatuen ordezkaritza: Metalaren Komertzioan hiru sindikatuon artean %91,01-a dugu, Ehunaren merkataritzan %85,31 eta Larruaren merkataritzan, ELAk %100a du.
  • Enpresaburuek bi proposamen egin dituzte. Alde batetik Dendartean egindakoa eta Adegirena eta bestetik, Gipuzkoako Merkatarien Federazioarena eta Aegarena.
  • Adegik, Merkatarien Federazioak eta Aegak egin proposamenean Merkataritza Orokorreko hitzarmena ezarri nahi da eta hari, datozen bi urterako, gutxieneko soldata-gehikuntza ezarri.
  • Sindikatuok guztiz arbuiatzen dugu aipatu eskaintza, hark %25 eta %15eko soldata-galera (sektorearen arabera) dakarrelako berekin.
  • EGOERA HONEN FUNTS GARRANTZITSUAK
  • Ultraktibitatea: legeak xedatzen duen urtea hobetu behar da, bestela negoziazioa beti mehatxua pean egingo da. Ultraktibitatea amaituko den harira egiten den mehatxu iragankorra enpresak eta enpresaburuak erabiltzen ari dira euren proposamenak apaltzeko eta planteamendu atzerakoiak egiteko, eta soldatari dagokionez, haiek izozteraino.
  • Ez aplikatzea/hitzarmenari ez lotzeko klausula: enpresak, dekretuz baino bitariko batzorde baten esparruan, hitzarmenetik ez daitezkeela askatu bermatuko duen testua behar dugu, non, horrez gain, alderdiei aholkua emango dien. Ezartzen da ere, beste norbaitek erabaki dezakeela hitzarmenari ez zaiola lotuko, beti ere, bi alderdiak bat baletoz horrekin.
  • Malgutasuna: malgutasunaren baliabidea salbuespeneko eta behar beharrezko egoeretara mugatu behar da.
  • Soldatak: KPI-ari lotu zaizkion urte bakoitzeko igoerak. Krisialdian soldatak aldarrikatzea zuzena eta beharrezkoa gertatzen da, batik bat, merkataritzan, hark iraun dezan, kontsumitu ahal izateko soldatak beharrezkoak direlako.
  • Lehen hiru puntuek ez diete kostu gehigarririk ekartzen enpresei; erreforma aurreko egoerari eutsi nahi zaio.
  • Igande eta jaiegunetan dendak zabaltzeaz: Akordio honek ezinduko du langileek jaiegunetan lan egitea.

AURREAKORDIOEN EDUKIAK HIRU HITZARMENETAN

  • Indarraldia: 2014-ko amaierara arte.
  • Ultraktibitatea: mugagabea.
  • Ez aplikatzearen aurkako babesa: arbitraje oro alderdien adostasunez bakarrik.
  • Malgutasun balioetsia oso adibide zehatzetan.
  • Astelehen eta larunbata bitarteko lanastea. Igandeak eta jaiegunak ez dira lanegunak.
  • Soldatak (ATZERAPENAZ)
    • Metala: 2009an KPIa, 2010-an KPIa, 2011-n %2a, 2012-an %2a, 2013-an %1,5a (KPI-ren %67-a, %83-a eta %52-a dira, besteak beste) eta 2014-an KPI-ren %85a.
    • Larrua eta Ehuna: 2010-an KPIa, 2011-n %2a, 2012-an %2a, 2013-an %1,5a (KPI-ren %67-a, %83-a eta %52-a dira, besteak beste) eta 2014-an KPI-ren %85a.
  • Berariazko plusak: 14:00ak eta 16:00ak bitartean eta 20:30etatik aurrera betetzen diren lanaldientzat eta eguerditan ixten ez diren dendetan lan egiten duten langileen sariak edo dietak ordaintzeko.
  • Aurreakordio hau gauza dadin enpresaburuen ordezkaritzaren gehiengoak izenpetu beharko du.

ONDORIOAK

  • Sinatzaileok oso-oso onuragarria irizten diogu akordio honi.
  • Sektoreko hitzarmenetan lot daitezke akordioak. Gipuzkoan, betiko patronalak eragozten ari dira negoziazioa, merkataritzakoak ez diren bestelako interesak lehenesten dituztelako.
  • Hauen azpiko edukiak luketen akordioak ixteak arduragabekeria bikoitza pean erortzea lekarke:
    • merkatari txikiak eduki hauek bere egin nahi badu eta irizten badio honen antzeko akordioek merkatuaren egoera hobeagoan uzten gaituztela, horrek esan nahi du kate-handien marjinak askoz ere handiagoak direla, eta hauen benetako estrategia, lehenengo eta behin, enpresari txikiak eta autonomoak suntsitzean datzala, gero, merkataritzako banaketa kontrolatzeko eta monopolizatzeko. Honek izugarrizko arriskua dakarkie kontsumitzaileei.
  • Gizartearen ikuspegi orokor batez, argi dago merkataritzak datu positiboak izan ditzan, oro har, gizartearen eros ahalmenari eutsi behar zaiola.
  • Hiru sektoretako enpresetan aurreakordioa aurkezteko kanpainari ekingo diogu, eta hauekiko atxikimendua eskatuko dugu. 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalak berriro utzi du Etxez Etxez Laguntza Zerbitzua multinazionalen esku

Lau urterako lizitatu du zerbitzua hobekuntzetik inbertsiorik egin gabe eta langileen aldarrikapenak kontuan hartu gabe.

Lan egiten zuen enpresaren aurrean salatu dugu astelehenean Funesen hildako langilearen heriotza

Urriaren 7an hil zen 29 urteko langilea Funesen, bezperan makina batek harrapatuta. Azken honekin, gutxienez 45 dira Euskal Herrian urte hasieratik hildako langileak.

Jarrera aldatu eta Gipuzkoako Salgaien Errepide bidezko Garraioaren Hitzarmenaren negoziazioa ahalbidetzea eskatzen diogu GUITRANSi

Gaur egin da Gipuzkoako Errepide bidezko Salgaien Garraioaren Hitzarmenaren negoziazio mahaiaren bilera, Donostiako Lan Harremanen Kontseiluan. Bilera aurretik, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok mobilizazioa egin dugu patronalaren aldetik ez dugulako benetan negoziatzeko inolako asmorik ikusten.