2026-03-24
HomeIndustriaMetalgintzaGipuzkoako metalgintzako hitzarmena arriskuan

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena arriskuan

Atzo, 2012ko otsailaren 22an, Gipuzkoako metaleko hitzarmenaren mahai negoziatzailearen seigarren bilera izan zen. Azken lan erreformak herrialdeko hitzarmenean izan dezakeen ondorioak ikusita, LABetik enplazamendu zuzena luzatu zaio ADEGIri; herrialdeko hitzarmenak Gipuzkoako metaleko langile guztien lan baldintza minimo horien azpitik langilerik ez egotea.
ADEGIk hilabeteko epea eskatu digu mahaiko partaideoi, azken lan erreformak izan dituen ondorioen inguruan hausnarketa egiteko.

LABetik, aipaturiko hilabete hori agortuta, negoziazio mahaira jarrera argi bat ekartzea eskatzen diogu. Hau da, ADEGIk, atzerapausurik suposatuko ez duen hitzarmen baten alde egiten duen ala ez argitzea.

Hurrengo bilera 2012ko Martxoaren 19an izango da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidosen EEEa gauzatu izana salatu du, eta enpleguaren eta industria-etorkizunaren aldeko konpromisoa berretsi du

LABek publikoki salatu nahi du Tubos Reunidos enpresak EEEa gauzatzeko hartu duen erabakia. Erabaki horrek, beste behin ere, berretsi egiten du enpleguaren suntsiketan, altzairugintzaren...

Confebaskek gutxieneko soldataren negoziazioari betoa ezartzen jarraitzen du

LAB eta ELA sindikatuek martxoaren 17ko greba orokorraren ondoren Confebaskekin gutxieneko soldata negoziatzeko bilera deitu zuten. Confebaskek bere izaera autoritarioa eta probokatzailea berretsi du,...

Nafarroako grafikagintza sektoreak lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu AEGRANek hitzarmena berreskuratzeari uko egin diolako

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek dei egin diete sektoreko langileei datozen hilabeteetan mobilizatzera, AEGRAN patronalak urte bat baino gehiago daramanean Nafarroako Grafikagintzako hitzarmenaz...