2026-08-09
HomeEkintza SozialaLABek Langabeziaren kontrako 2012rako Planaren itxurakeria salatu du

LABek Langabeziaren kontrako 2012rako Planaren itxurakeria salatu du

Atzo, 2012ko otsailaren 22an, Eusko Jaurlaritza, Confebask, CCOO eta UGTk Langabeziaren kontrako 2012rako plana aurkeztu zuten, Gizarte Eztabaidako Mahaiaren fruitua. Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa izango da Plan honen oinarria eta bertara 321,4 milio euro bideratuko dira.
Eusko Jaurlaritzaren gastu publikoaren murrizketa-politika enpleguan ondorio larriak izaten ari denean, sektore publiko zein pribatuan eta enpresariek irabaziak maximizatzea bilatzen dutenean, enplegua suntsitu eta prekarietatea hedatuz, Plan hau aurkezten dute euren erantzunkizuna zuritzeko.

Bere egunean esan genuen Gizarte Eztabaidako Mahaia Eusko Jaurlaritzaren politikei eta patronalaren interesei babesa emateko sortu zela, eta denborak arrazoia eman digu.

Gainera, konpetentziarik ez izateak enplegu politika propioa garatzeko Lanbidek dituen jarduera aukerak baliogabetzen ditu. Adabakiak jar daitezke baina enplegu politikaren inguruko erabakiak beste gune batzutan hartzen dira. Honekin lotuta gogorarazi behar da EAEri egindako enplegu politika deritzotenen transferentziak espainiar gobernuaren esku utzi zituela politika horien inguruko erabakiak.

Hori dela eta, gure ustez bilatu dena Gizarte Eztabaidako Mahaiaren argazki berria da, zerbaitetan ari direnaren itxura emateko. Baina beharrezkoak diren konpetentziak lortzen ez ditugun artean eta benetako enplegu politikak egiteko eta prekarietatearen aurka ekiteko borondate politikorik ez dagoen artean, ez da posible izango langabeziaren arazoa konpontzea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...