2026-03-16
HomeHerriak du hitza eta erabakiaGernikan izango gara larunbatean, askatasuna erabakitzea delako

Gernikan izango gara larunbatean, askatasuna erabakitzea delako

Larunbat honetarako, irailak 29, ekitaldi "berezi eta historiko" bat iragarri du Gure Esku Dagok, Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenaren harira. Hain zuzen ere, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak ekitaldi bat antolatuko du Gernikan, demokraziaren defentsan eta Kataluniari, preso politikoei, exiliatuei eta errepresaliatuei eta haien senideei elkartasunez. Gernikan batu nahi dituzte Euskal Herriko eta Kataluniako eragile politiko eta sozialak zein erabakitzeko eskubidearekin bat egiten duten herritarrak, eta tartean izango da LABeko ordezkaritza bat, sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu buru duela.

Hala, edozein herrik bere etorkizunaz erabakitzeko duen askatasunaren aldeko mezua zabalduko dute larunbatean, Euskal Herriaren askatasunaren ikur den leku sinboliko batetik, Gernikatik. Kataluniara ez ezik, Gure Esku Dagok mundura ere zabaldu nahi du mezua: askatasuna erabakitzea da. Ekitaldi nazionala 17:30ean hasiko da, Astra kanpoaldean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Enpresari nagiei martxoaren 17an greba!

Jarraian irakur dezakezue Oihana Lopetegi LABeko Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko arduradunaren eta Pello Igeregi ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunaren iritzi-artikulua. Confebaskek eta CENek, Hego Euskal...

Etxeko eta zaintza langileak ere grebara!

Etxeko langileen hainbat elkartek, Denon Bizitzak Erdigunean plataformak eta martxoaren 17ko greba orokorraren deitzaileek (LAB, ELA, Steilas,Etxalde eta Hiru) agerraldia egingo dute Bilbon, greba...

Tubos Reunidosen, duintasunak, koherentziak eta klase-borrokak irabazi dute xantaiaren, mehatxuaren, beldurraren eta posibilismoaren aurrean

Gaur argi geratu da Tubos Reunidosen Enplegu Erregulazio Espedienteari (EEE) buruz ez dela inolako akordiorik egon. Kontsulta-aldia astelehenean akordiorik gabe amaitu zela defendatzen genuenok...