2026-02-03
HomeEkintza PolitikoaGernikako Akordioak bake prozesuan parte-hartze zuzena izan dezan eskatu dio Europar Batasunari

Gernikako Akordioak bake prozesuan parte-hartze zuzena izan dezan eskatu dio Europar Batasunari

Gernikako Akordioak Bake Nobel saria jaso berri duen Europar Batasunari Euskal Herriko bake prozesuan parte-hartze zuzena eskatu dio. Eskaera Friendshiparen babesa izan duen prentsaurrekoan luzatu dute.

Prentsaurrekoaren edukiak

Europako Batasunari Euskal Herriko bake prozesuan parte-hartze zuzena eskatzen diogu 

Urtebete joan da Aieteko Bake Konferentzia egin zenetik eta bertan bildutako eragile politiko, sozial eta sindikalek, nazioartetik etorritako ordezkaritza esanguratsuarekin batera, Euskal Herriko bake prozesuaren bide-orriaren oinarriak jarri zituztenetik. Aieteko eskaerari jarraituz, ETA erakundeak behin betiko su-etena eman zuen, baina Espainiako eta Frantziako estatuek entzungor jarraitzen dute Aiteko Bake Konferentziaren ondorioen edukien aurrean eta Euskal Herriko gizartearen gehiengo zabal baten eskakizunen aurrean.

Are gehiago, indarkeria polizialarekin jarraitu dute, arrazoi politikoko atxiloketak eta espetxeratzeak agindu dituzte, salbuespenezko legedia mantendu dute, tortura kasuak eman dira. Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak emandako erresoluzioak ere ez dituzte aintzat hartu eta bete, Parot Doktrinaren kasuan agerian geratu zen bezala. Azken baten, bakerako eta normalizazio politikorako itxaropen garaia bizi dugun honetan, Espainiako eta Frantziako estatuek muzin egin diote nazioarteko estanderretan oinarrituta gatazka prozesuak konpontzeko bideari.

Hala ere, Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragileok irmo eusten diogu bakearen eraikuntzarako gure konpromisoari, eta Espainiako eta Frantziako inmobilismoaren aurrean beste urrats bat ematea erabaki dugu: Gernikako Akordioaren ordezkaritza bat Estrasburgora joango da, Europako Batasunari Euskal Herriko bake prozesuan parte-hartze zuzena eskatzeko.

Berriki eskuratu du Europako Batasunak Bakearen Nobel Saria. Zenbait arlotan eta prozesutan Europako Batasunak hartu duen jarrera zalantzagarria izan daitekeen arren, ukatzerik ez dago Europako proiektu komunaren adierazle nagusietako bat izan dela bakearen eta giza eskubideen eta eskubide zibilen kultura hedatzen laguntzea.

Hori aintzat izanda, eta Euskal Herrikoa Europako azken gatazka politikoa dela kontuan hartuta, Europako Batasunari hainbat eskaera zehatz bideratu nahi dizkiogu. Gainera, gatazkak eta bere ondorioak pairatzen dituztenak Europako herritarrak dira, beren giza eskubideak urratuak izaten ari dira, eta Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragileok uste dugu Europako Batasunak zuzenean inplikatu beharra daukala.

Eskaera hori modu zuzenean helerazteko, Gernikako Akordioaren ordezkaritza bat Estrasburgora joango da hurrengo abenduaren 11n, Europako Batasuneko goi ordezkari nagusiei eskaera zehatz hauek barnebiltzen dituen gutuna entregatzeko:

1. Europako Batasunak gonbidapen zuzena helarazi diezaiela Espainiako eta Frantziako estatuei, Euskal Herriko gatazkaren ondoriei aurre egiteko; eta horretarako, gatazkak konpontzeko nazioarteko estandarrak oinarri bezala har ditzatela.

2. Aurreko eskaera aintzat hartzen ez badute, Europako Batasunak berak har dezala gatazkaren ondorioak konpontzeko prozesuaren gidaritza, Euskal Herrikoa Europako gatazka izanda, tartean dagoen erakundea delako.

3. Estatuek giza eskubideak errespetatzeko, salbuespenezko legediarekin amaitzeko eta Giza Eskubideen Epaitegiak emandako sententziak betearazteko deia egin dezala Europako Batasunak.

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Erantzuna Amaia Antxustegiri: ratioak betetzen dira… baina hori ez da zaintzea

Jarraian duzue Itsasne Nuñez Bilboko idazkaria eta Juankar Vizan Soziokomunitario sektoreko Bizkaiko arduradunaren iritzi-artikulua. Amaia Antxustegik Bizkaiko Batzar Nagusietan egin dituen azken adierazpenek, etxebizitza komunitarioetan...

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...