2026-10-07
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaGernikako Akordioak Auzitegi Gorenaren sententzia salatzeko mobilizazioak iragarri ditu gaurko

Gernikako Akordioak Auzitegi Gorenaren sententzia salatzeko mobilizazioak iragarri ditu gaurko

Gernikako Akordioko sinatzaileek Estatu Espainolak Auzitegi Gorenaren eskutik "Bateragune Auziaren" harira emandako sententzia salatzeko gaur Euskal Herriko Eskualde-buru eta hiriburuetan “Prozesuaren aurkako erasorik ez. KONPONBIDE GARAIA DA” lelopean egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deialdia luzatu zuten atzo prentsaurrean.

 Gernikako Akordioaren sinatzaileen irakurketa [Euskaraz] [Gazteleraz]
 Mobilizazioen ordutegia

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman digu berriz ere eta baliogabetu egin du Toquero Tuterako alkateak ezarritako hilabeteko zigorra

Auzitegiak sindikatuaren historiari buruzko erakusketaren itxiera legez kanpokotzat jo zuen jada maiatzean, eta orain indarrik gabe utzi du udal ekipamenduak erabiltzeko debekua ere. Nafarroako Administrazio...

Hobekuntza gehiago lortzeko aukerak egon arren, Arabako kirol jardueretan deitutako lanuzteak desaktibatu dira

LABek patronalari eduki gehiago ateratzeko aukera zegoela uste bazuen ere eta burututako asanbladetan borroka mantentzea defendatu duen bitartean, gainerako sindikatuek nahikotzat jo dute patronalaren azken proposamena eta, ondorioz, asteazkenean, urriak 7, hastekoak ziren lanuzteak bertan behera uztea defendatu dute.

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.