2026-10-02
HomeIndustriaMetalgintzaGallardo taldearen eskutik jasotakoa antzerki hutsa izan dela salatu du Corrugadoseko enpresa...

Gallardo taldearen eskutik jasotakoa antzerki hutsa izan dela salatu du Corrugadoseko enpresa batzordeak

Corrugados Azpeitiako Enpresa Komitea atzo Gallardo taldearekin bildu zen Madrilen enpresak iragarritako kaleratze eta soldata jaitsierak negoziatzeko. Komitea Enpresaren
 etorkizuna
 argitu
 eta
 bideragarritasuna
 bermatuko
 duen
 plan
 bat
 aldarrikatuz
 zuzendu
 zaio
 Gallardo
 Taldeari eta enpresak proposamen
 bakar
 bat
 ere
 egin
ez du mahai gainean jarri.

 Corrugados Azpeitiako Enpresa Batzordearen irakurketa

Corrugados Azpeitiako Enpresa Batzordearen irakurketa
«Gaur
 astelehena,
 Corrugados
 Azpeitiako
 langileen
 ordezkariek
 zuzendaritzarekin
 Madrilen
 izandako
 bileraren
 ondoren,
 honakoa
 adierazi
 nahi
 dugu
 langile
 batzordetik:


Enpresaren
 etorkizuna
 argitu
 eta
 bideragarritasuna
 bermatuko
 duen
 plan
 bat
 aldarrikatuz
 zuzendu
 gatzaizkio
 Gallardo
 Taldeari,
 orain
 arte
 egin
 dugun
 moduan,
 mobilizazioetan,
greba 
mugagabearekin…
aldarrikatu 
dugunari 
eutsiz.


Gallardo
 taldeko
 zuzendaritzaren
 eskutik
 jaso
 dugun
 erantzuna
 guztiz
 onartezina
 eta
 larria
 da:


Proposatutako
 60
 kaleratzeei
 eutsi
 egiten
 die.
 Aldaketa
 bakarra
 onartuko
 luke,
 kaleratzeko
 izendatutako
 langileetatik
 15
 berronartzea
 baina
 horien
 tokian
 beste
 15
 lagun
 kaleratzea.
 Kaleratze‐berronartze
 erabakietarako
 enpresa
 batzordearen
 oniritzia
 izatea
 bilatu
 dute,
 hau
 da,
 enpresa
 batzordea
 erabaki
 horietan
 parte
 izatea 
bilatzen
 dute.


Soldata 
murrizketei 
ere 
eutsi 
egiten 
die.
Proposatu 
duten 
aldaketa 
bakarra,
soldata
 baxuenak
 dituztenei
 %30eko
 jeitsiera
 ezartzea
 eta
 altuagoak
 dituztenei
 %40a,
 baina 
beti 
ere, 
bere
 helburuak 
beteko 
direla 
bermatuz.



Ezarritako
 baldintza
 onartezin
 horiek
 negoziatzekotan,
 hemendik
 eta
 urte
 amaiera
 bitarte
 aplikatu
 asmo
 duten
 66
 eguneko
 suspentsio
 EEEaz
 eta
 lanordu
 igoeraz
 hitz
 egitea
 mahai
 gainean
 jartzearekin
 batera
 mehatxu
 egin
 dute,
 egoera
 aldatu
 ezean
 hurrengo 
bi 
hilabetean 
kaleratze 
gehiago
 eman
 daitekeela.


Gaurko
 bilera
 Gallardo
 taldearen
 aldetik
 antzerki
 hutsa
 izan
 da.
 Enpresaren
 bideragarritasunari
 begirako
 proposamenak
 zeuzkatela
 saldu
 nahi
 izan
 dute,
 proposamen
 bakar
 bat
 ere
 egin
 ez
 dutenean.
 Corrugados
 Azpeitiaren
 etorkizuna
 ziurtatu
 eta
 lantegiaren
 bideragarritasun
 bermatuko
 duten
 neurri
 bakar
 bat
 ere
 ez
 digute
 aurkeztu.


Jarrera
 hori
 salatzearekin
 batera,
 enpresa
 batzordetik
 argi
 eta
 garbi
 adierazten
 dugu
 geure
 aldarrikapenei
 tinko
 eusten
 diegula:
 
 ez
 dugu
 kaleratze
 traumatikorik
 onartuko;
 enpresaren
 etorkizuna
 argitzea
 eskatzen
 dugu,
 eta
 bideragarritasun 
plan
 bat
 aldarrikatzen
 dugu,
 gure
 lantegiaren
 eta
 lanpostuen
 etorkizuna 
bermatuko 
duena.»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Funts putreen esku dauden etxeak desjabetu ditzan eskatzen diogu LABetik Nafar Gobernuari

Testa funts Putrearen esku dauden etxebizitzei irtenbide iraunkorra emateko beharra azalarazi du sindikatuak, etxebizitzaren negozioari aurre egiteko egiturazko neurriekin batera. Larunbat honetan eta urriaren 17an borrokan diren maizterrekin batera mobilizatzera deitu dugu LABetik.

Jaurlaritzak aurre-erretiro txanda murriztuta eta akordiorik gabe inposatu du aurten ere administrazioetan

LABek errelebistak finko egiteko proposamenak eramango ditu administrazioetara eta enpresa publikoetara. LABek salatzen du gutxiengoarekin adostua, murritza eta Madrilen menpekoa dela Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen Euskadiko Administrazio Publikoko lan-kontratuko langile finkoen erretiro partzialerako Plana. Jaurlaritzari eta sindikatu sinatzaileei eskatzen diegu Euskal Herriko zerbitzu publikoen eta bere langileen baldintzak hemen negoziatzeko eta adosteko nahia benetan defendatzeko, argazki hutsak saihestuz. • Administrazio publikoetako langile guztiei zabalik zegoen akordioa urratuta gelditu da aurten ere. Jaurlaritzak murrizketa inposatu zuenetik, LABek urtero eskatu izan du planak langile funtzionarioei, estatutarioei eta behin-behinekoei ere eragitea. • Sinatuta dagoen akordio bat ez da zertan urtero berretsi. Testuak, paradoxikoki, hala jasotzen du, eta propaganda hutsaren kutsua du. • Uztaileko Mahai Orokorreko bileran, Jaurlaritzak ez zuen proposamenak eztabaidatzeko aukerarik eman. Soilik presioaren ondoren onartu zuen sindikatuen ekarpenak jasotzeko astebeteko epe bat zabaltzea. Eztabaidarik ez da izan, eta ez da LABen eskakizunik jaso. Sindikatuak medioen bidez jakin du Jaurlaritzaren erabakia. • Jaurlaritzak erabakia dagoeneko otsaileko bileran hartu zuen, eta bere plana onartu egin zuten CCOOk eta UGTk. Sindikatu bat beraren sinadurarik gabe ere har zezakeen, inposatu zezakeen, erabakia Jaurlaritzak. Badirudi leialtasunak saritu nahi izan dituela, eta jokabide sindikala baldintzatu. • Lakuako gobernuak Madrilen menpe jarraitzen du. Plana otsailean onartu zuenetik gaurdaino, Madrilekin kontu teknikoak zuzentzen baino ez da aritu. Are, bere oharraren arabera, ez du plana langile funtzionario eta behin-behineko guztiei irekitzeko eskaerarik egin. Mahai Orokorrean eta gainerako negoziazio mahaietan bere aldarrikapenak eramaten jarraituko du LABek, eta legeak eta prozedurak aztertu ondoren aukera hauek ikusten ditu: 1. Lehen aukera LABek exijitzen du Hego Euskal Herriko administrazioek legeak baimentzen dituen EPE espezifikoak egin ditzaten, horretarako dagoen birjartze tasa espezifikoa erabiliz. Horrela, errelebista langile finkoa izango litzateke. Prozesu hauek luzatu daitezkeenez, beste bi modalitate egiteko aukera dago: 2. Bigarren aukera Errelebistari ordezkapen kontratu bat egitea. Kontratu hau bukatuko da errelebo kontratua egiteko egin den EPEa bukatzen denean. Kasu honetan, LABek defendatuko du errelebistaren kontratu hori ordezkapen zerrendetatik egitea, eta zerrendarik ez balego, administrazioak lan poltsa sortzearen alde borrokatuko du. 3. Azken bidea 2024ko apirilaren 1etik aurrera egindako kontratu laboral finko batekin binkula daiteke errelebo kontratua. Gerta daiteke errelebistaren kontratu hori erretiro partziala hartuko duen langile kategoria berekoa ez izatea. LABek eskatzen die Hego Euskal Herriko administrazio guztiei aurrerapauso bat emateko eta, legeak ahalbidetzen duen bezala, langileak errelebista finko egingo dituen EPEak martxan jartzeko. Eta, bitartean, erabili ditzatela dituzten lan-poltsa eta ordezkapen zerrendak erretiro partziala lortu dezaketen langileei eskaintzeko. LABek arazoa gure administrazioetan behingoz konpontzeko borondatea eskatzen die Jaurlaritzari eta sindikatu sinatzaileei, eta aukera langile guztiei berriz zabaltzeko borrokan jarraituko du.

LABek eta ESK-k Arabako Esku-Hartze Sozialeko IV. Hitzarmena baztertu dugu eta Aldundiari ekiparazioaren bidean benetako aurrerapausoak exijitu dizkiogu

Gaur, urriaren 1ean, LAB eta ESK sindikatuok Arabako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin dugu, sektorearen finantzatzaile nagusia baita, esku-hartze sozialeko langileek IV. Hitzarmen Kolektiboaren sinaduraren aurrean duten jarrera argi adierazteko. Sinadura gaur goizeko 12:30ean egitekoa da, ELA, CCOO eta AISA patronalaren artean. LAB ez da negoziazio-mahaira joango eta ez du hitzarmen hau sinatuko; bi sindikatuok erabat baztertzen dugu akordioa.