2026-06-19
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaEzintasunak dituzten pertsonentzako arreta zentruetako langileek paro dinamika bati ekin diote

Ezintasunak dituzten pertsonentzako arreta zentruetako langileek paro dinamika bati ekin diote

Ezintasunak dituzten pertsonentzako arreta zentruetako langileek paro dinamika bati eman diete hasiera gaur beren sektoreko lan hitzarmenak bizi duen egoera desblokeatzeko.

Sektore honen berezitasunek, negoziazioa kasu honetan bikoitza izatea dakar: alde batetik Administrazioa dago, arlo honetara zenbat eta nola bideratu erabakitzen duena eta bestetik, zentruen kudeaketa zuzenaz arduratzen diren enpresa pribatuak ditugu (Aspace, Sar Quavitae eta Adacen), diru publikoaz baliatuz kudeaketa eramaten dutenak. Langileen ordezkaritzak urte terdi inguru darama lan hitzarmena negoziatzen, orain arteko hitzarmenak jasotzen dituen eskubideen bermea, soldata eguneraketak eta erreformaren aurkako hainbat klausula jaso nahi dituztelarik.

Enpresek ez dituzte proposamen hauek onartzen, ez dute inolako mugimendurik erakusten eta Administrazioak duen inplikazio faltaz probesten dira. Momentu honetan, Administrazioa eta enpresak ez dira ados jartzen ere ez eta bi bertsio kontrajarri eskaintzen dizkigute. Lan hitzarmen duin bat sinatzeko borondate ezatik haratago, Administrazioak luzatu omen dien diru bat jaso ez dutela adieraziz, hainbat deskuelge burutzen ari dira enpresak. Administrazioak bertsio hau ukatzen du, ordainketak bere osotasunean burutu dituela ziurtatuz. Bitartean langileek, 4 urte daramatzate erosahalmenean galerak pairatzen, eta egun, ez dute lan hitzarmena aplikatua izango delaren bermerik.

Nafarroa osoan asanbladak burutu ondoren, mobilizazioetan pauso bat gehiago emateko erabakia hartu zuten, gaur hasi diren paroei bide eginez. Bi astez burutuko dituzte. Egoera ez konpontzekotan, hiru greba egun deitu dituzte, mahai negoziatzailean blokeoari irtenbidea eman ezean, greba mugagabean amaituko direnak.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.

Ikuskizunetako teknikarien sektoreko langileek greba egun gehiago iragarri dituzte

Patronala mugitzen ez dela eta, lanuzteei berrekingo diegu hitzarmena negoziatzen ari garen sindikatuok.

Amiantoak hil egiten duela salatu dute CEMOSAko langileek

Joan den maiatzaren 9an hil zen Juan Mazorriaga Maguregui, Matxorri, CEMOSAko langilea, lanean ari zela amiantoaren eraginpean egotearen ondorioz. Honen harira, amiantoarekiko esposizioak eragindako...