2026-02-13
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaEz dugu sinatu Arabako Etxez Etxeko Laguntzako aurreakordioa, ezinbestean negoziatu beharko liratekeen...

Ez dugu sinatu Arabako Etxez Etxeko Laguntzako aurreakordioa, ezinbestean negoziatu beharko liratekeen artikulu asko ez direlako aldatu

Irailaren 12an, Arabako Etxez Etxeko Laguntzako Zerbitzuko langileek batzarra burutu zuten. Bertan, Patronalaren azken proposamena eztabaidatu zen eta irailaren 17rako deituta zen greba mugagabea bertan behera geratzeko erabakia hartu zen. LABek uste du proposamen hori urria dela, ez baitu hitzarmenaren artikulu askoren aldaketa aurreikusten.

Ezin dugu ahaztu, hitzarmena hau 2012. urtetik ultraktibitatean dagoela, eta ordutik mahai negoziatzaileak irekita jarraitzen duela. Hau da, 7 urte luzetan zehar soldatak bere horretan mantendu dira, eta hori prekarietate handiko sektore batean eman da, non langileen %50a baino gehiago lan egindako orduen arabera kobratzen duten eta askotan asteko lanaldia 15 eta 20 ordukoa edo gutxiagokoa den.

Etxez Etxeko Laguntzako sektorea oso feminizatua dago. Azken urteotan 500 lanpostu baino gehiago galdu ditu. Langileen batez besteko adina 50 urtekoa edo altuagoa da, eta hauetako langile askori ez zaizkie jasaten dituzten gihar eta hezurretako arazoak laneko gaixotasun bezala aitortzen.

Gaur, urriaren 15an, Patronala eta Arabako Etxez Etxeko Laguntzako hitzarmena negoziatzen ari garen sindikatuok berriro elkartu gara. Bilera honetan ELAk, CCOOk eta UGTk Patronalarekin batera, aurreakordioa sinatu dute. Bertan onartutzat eman da Enpresek egindako azken proposamena, hau da: %4,1eko soldata igoera 2019ko apiriletik aurrera eta %3koa 2020. urterako. Honez gain, 2019ko urtarriletik aurrera, desplazamendua aldia 2 minututan handituko da, eta disponibilitatea ordubetez murriztuko da. Artikulu hauetaz gain, aurreko hitzarmenaia berdinmantentzendabereosotasunean.

LABek bere iritzia mantentzen du eta ez du plataforma amankomunetik nabarmenki aldentzen den minimoetako aurre-akordioa sinatu. Plataforma horrek Etxez Etxeko Laguntzan lan egiten duten langileen egoera hobetzeko proposamena biltzen zuen.

LABek bere jarrera mantenduko du, eta ez du aurreakordioa sinatu, argi baitauka ezinbestean negoziatu beharko liratekeen artikulu asko ez direla aldatu; eta horiek jaso gabe, hitzarmena sinatuz gero, iruzurra egingo genieke langile guztiei.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

HEGOAK plataformatik Kubaren kontrako blokeo kriminala salatzen dugu

Berriro ere, inperialismoak Kubari begira jarri du bere etsaitasun iraunkorra. Oraingoan, uhartearen petrolio-hornidura guztiz blokeatuz. Ez dira kasu isolatuak edo une bateko gertakariak: Kubako subiranotasunaren...
00:01:12

Zubietako erraustegiko langileek lanuzteak iragarri dituzte martxorako eta ez dute balizko greba bat baztertzen apirilerako

6 urte pasa dira Zubietako erraustegiko CMG1 planta martxan jarri zenetik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak EKOBAL enpresari kudeaketa esleitu zionetik. Orduz geroztik, enpresako langileen...

Euskal Herriko, Galiziako, Kataluniako, Valentziar Herrialdeko eta Balear Uharteetako sindikatu nazionalek Kongresuan eskatu dute Espainiako LGS hobetzeko aukera izatea

LABek, ELAk, CIGek, Intersindical Valencianak, Intersindical Catalanak, IACek eta STEIk bilerak izan dituzte PSOE, Sumar, Podemos, Junts per Catalunya, ERC, EAJ, EH-Bildu, Compromís eta...